#GazteKluba Gabonak programea, martxan

Bizkaie! 2023-12-01 11:12   Kulturea

12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako gabonetako jardueretan izena emoteko epea zabalik.

Bilboko Udalak #GazteKluba Gabonak programearen beste edizino bat jarri dau martxan, danenentzat pentsauta. Guztira, 18 jarduera egingo dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat leku askotan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte. Helburua da, alkartzeko eta dibertiduteko espazio ludiko bat eskaintzea eta berton, besteak beste, sormena, kirola eta teknologia sustatzea. Beti be, modu osatsuan.

#GazteKluba Gabonak programeako jarduera gehienak doban izango dira eta ordaindu behar diranak 2 edo 5 euroko prezio sinbolikoa izango dabe. Jardueretan parte hartu nahi daben gazteek abenduaren 1etik abenduaren 10era emon behar dabe izena hemen.

Programazinoa

- Lehiaketea Bilborocken.

  • #K-Pop: Abenduaren 27an (eguena), 17:00etatik 20:00etara. Dobakoa izango da, eta ikusleak lokalaren edukiera bete arte sartu ahal izango dira. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.

- La Perrera-n.

  • Robotika, 3D inprimaketa eta podcasta, abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an, 17:00etatik 21:00etara. Baita urtarrilaren 2an, 3an eta 4an be. Sarrera doban izango da, lokalaren edukiera bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.
  • Rubik kuboari buruzko tailerra: abenduaren 29an (barikua), 17:30etik 19:00etara. Dobakoa.
  • DJ eta REMIX tailerra, DJ Makalagaz, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 13:30era. 6 euroan.
  • Gaming Zone: urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30 ordutegian. Sarrera dobakoa izango da, lokalaren edukiera bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.

- Urteerak.

  • Donostiako Izotz Jauregia, abenduaren 27an (eguaztena), 09:30etik 15:00etara. 5 euro balio dau.
  • Donostiako Izotz Jauregia, urtarrilaren 4an (eguena), 09:30etik 15:00etara. 5 euroan.
  • Scape Room, Celestino María del Arenal plazako 2an, Sarrikon, urtarrilaren 4an (eguena), 10:15etik 13:30era. 2 euroan.

- Kirol-jarduerak.

  • Goazen bolatokira! Ozone Bowling, abenduaren 29an (barikua), 16:30etik 19:30era. 2 euroan.
  • Jugger, Errekaldeko Gaztegunean, urtarrilaren 3an (eguaztena), 18:00etatik 20:00etara. Doban.
  • Skatea, Zorrotzaurreko Guretxokon, urtarrilaren 3an (eguaztena), 18:00etatik 20:30era. 2 euroan.
  • Jantza latinoak, Errekaldeko Gaztegunean, urtarrilaren 4an (eguena), 18:00etatik 20:00etara. Doban.

- Tailerrak.

  • Ore freskoa, Urkixo zumarkaleko 62an, abenduaren 26an (martitzena), 11:00etatik 13:00etara. Doban.
  • Kustomizau zeure aterkiak, Begoñako Gaztegunean, abenduaren 26an (martitzena), 11:00etatik 13:00etara.Doban.
  • Ukelelea jotzen ikasten, Deustuko Gaztegunean, abenduaren 27an (eguaztena), 18:00etatik 20:30era. 2 euroan.
  • Ehunean irudi lumineszenteak inprimatzea, Iralako Gaztegunean, abenduaren 28an (eguena), 18:00etatik 20:00etara. Doban.
  • Zeramikari buruzko monografikoa, Buztin artean, Belostikaleko 14an eta Done Jakue Karrerako 2ko behean, abenduaren 28 eta 29an, 10:30etik 13:30era. 2 euroan.
  • Gazte Chef, Zazpikaleetako Gaztegunean, abenduaren 29an (barikua), 10:00etatik 13:00etara. Doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu