'Feminismo zuriaren aurka' liburua Durangoko Azokan egongo da salgai

Bizkaie! 2023-12-01 08:39   Kulturea

Itzultzailea, Amaia Apalauza Ollo izan da.

Feminista zuriak zuritasunaren eta haregaz loturiko arraza-pribilegioaren orain arteko eta oraingo rola onartzen ez daben feministak dira, izan be, horreen kezkak, agendak eta eretxiak unibersalizetan ditue, feminismo osoarenak eta feminista guztionak baziran bezela. Feminista zuria izateko, ez dago zuria izan beharrik. Guztiz posible da zuria eta feminista izanik feminista zuria ez izatea. Feminismo zuria kontzeptuak Mendebaldeko feminismoaren ildo nagusian zabaldu diran suposizino eta jokabide jakin batzuk deskribiduten ditu eta ez bere subjektuen arraza-identidadea. Dana dala, egia da feminista zuri gehienak zuriak dirala eta zuritasuna bera dagoala feminismo zuriaren muinean.

Holan emoten deutso hasierea Rafia Zakariak, feminismoaren barruko arrazakeria sistemikoaren historia argitara eroanda, feminismoaren barruko zuritasunaren kritikea helburu dauen liburu horretan. Pentsalari pakistandarrak eztabaidea zabaldu nahi dau, normalizau, ez emakume zuriak feminismotik kanporatzeko, ezta arraza desbardintasunaren erruz alkar ulertzea ezinezko dala pentsarazoteko be; emakume guztien askatasun eta ahaldundutzea indartzeko eta feministen artean be justizia egiteko kapaz izango dan mobimentu feminista bat indartzea da asmoa eta bere burua feministatzat joten dauen emakumeak topau deian aurreranzko bide bat eta geratzeko arrazoi bat, arraza, klasea, nazionalidadea, hizkuntzea eta erlijinoa gorabehera.

Rafa Zakaria

Rafa Zakaria abokatu, feministea, kazetari eta idazle pakistandar-amerikarra da. Zakaria Egunsentiko zutabegilea da. The National, Guardian Bokks, The NEw Republic, The Baffler, Boston Review eta Al Jazeera aldizkarietan idatzi dau.

2021ean, Against White Feminism izenburuko liburua argitaratu eban eta hor pentsamendu feminista konbentzionalak emakume zurien esperientzietan jarten dauen enfasia kritiketan dau, koloretako emakumeak baztertuz.

Rafia Zakaria idazleak egin dau liburua eta itzultzailea, Amaia Apalauza Ollo izan da. Argitaletxeak Elkar eta Jakin Fundazinoa izan dira eta Durango Azokan egongo da salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu