'Errima ehiztariak' taldeak eta 'Izaron hautsak' taldeak irabazi dabe XXXI. BBK Sariketea

Bizkaie! 2023-11-30 07:52   Bertsolaritzea

Kantaera onenaren saria Garazi Navarrok eskuratu dau.

Bart jokatu da Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketearen finala Bilboko BBK Salan. Sagutxo kaskarinak eta Errima ehiztariak taldeak ibili dira A mailan eta Pello Joxepak eta Izaron hautsak taldeak B mailan. Errima Ehiztariak taldeak eta Izaron hautsak taldeak batu ditue puntu gehien.


2023-11-29 BBK finala

30 urteren ostean, aldaketak izan ditu sariketeak eta, besteak beste, taldeak ez dira eskualdeka osotu.

Saioa, finalean ohikoa bihurtu dan moduan, talde agurrakaz hasi da.

Ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonista:

A mailan:

  • Sagutxo kaskarinak: Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
  • Errima ehiztariak: Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio.

B mailan:

  • Izaron hautsak: Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola.
  • Pello Joxepak: Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti

Bestalde, kantaera onenaren saria Garazi Navarrok eskuratu dau.

Kontuak kontu, Igor Menika Bengoetxea ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaian Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan dira. Idazkari, barriz, Jone Larrinaga Dañobeitia ibili da.

Sariak emoteko ekitaldian Koldo Bilbao BBK-ko ordezkariak, Josune Bañales Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu dabe parte.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak emon gura deutsee aurtengo BBK Sariketan parte hartu daben guztiei, batez be, bertsolariei, gai-jartzaile eta epaile taldeari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu