Bilboko Gabonetako kanpainea martxan
2023-11-28 13:37 Pil-pileanBihar, eguaztena 28, biztuko ditue Gabonetako argiak.
Bilboko Udalak barriro jarri ditu martxan bere bitarteko guztiak, Gabonak uriko txoko guztietara eroateko, #BilbaoGabonak-egaz. Argiak, magia, amesak, musikea... batez be umentztat, baita uria turismo arloko erakarpen-uriburu bihurtzeko eta egun berezi horreetan aisiaren, kulturearen eta merkataritzearen benetako erreferente izateko.
Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzi eta Kulturako Zinegotzi languntzaileak, Xabier Ochandianok, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak eta Kepa Odriozolak, Herri Lan eta Zerbitzuetako zinegotziak, prentsaurrekoan aurkeztu ditue Udalak #BilbaoGabonak proiektuaren barruan batutako programazino eta barrikuntza nagusiak. Ekimen horretan, urtarrilaren 7ra arte egingo diran ekintza guztiak sartzen dira, besteak beste, musikea eta kontzertuak, antzerkia, magia-ikuskizunak eta atrakzinoak. Halanda ze, Olentzeroren kalejirea eta Mari Domingi izango dira ardatz nagusi eta, azkenik, Errege Magoen Kabalgatea.
Adierazo dabenez, bihartik (eguaztena, 28) aurrera biztuko ditue gabonetako argiak urian. Juan Mari Aburto alkatea izango da ekitaldi sinboliko horren buru, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Arenalean (Kioskoaren ondoan). Lehenengoz, zuzeneko musikea eta jantzea eskainiko dira ordubetez Bilbao Musika Big Banden eskutik, Bilboko Musika Eskolako ikasleek osotua, Óscar Picorel eta Susana Méndezen ahotsakaz. Ganera, Bilbo Swing Side Alkarteko kideek Lindy Hop estiloan jantzan egingo dabe, swingean oinarrituta.
Botoia zapaldu ondoren, Arenaleko urrezko basoa, Udaletxea, Zazpikaleak eta Kale Nagusia argituko dira, baita beste leku enblematiko asko be, uribilduko auzo guztietan 1,3 miloe argi baino gehiago banatuko baitira, egun maitagarri horreei kolorea eta beroa emoteko.
Ekintza horren bidez, Itsasadarraren ertz bietan, Arenaleko eta Erripako Kaian eta Udalaren ondoan, Gabonetako jarduera auzo guztietara zabaltzen daben lau egitura handi be jarriko dira martxan: Patinajeko piztea eta izotz sintetikoko eta sei erreiko Txirrista handia, Umeentzako karpea, txikienentzako jarduerak, eta Gabonetako Azokea. Horreekaz bat egingo dau, geroago, Arenalean, Gabonart Artisautza Azokeak.
Patinajeko pistea eta txirrista handia
Izotz ekologikoko pistea eta txirristearen erantzun handiko esperientzia Arenaleko Kaira eta Erripako Kaira bueltauko da, zemendiaren 30etik urtarrilaren 7ra arte. Ganera, Patinajeko Pisteak 800 m2 okupetan ditu eta, aurton, eremuaren % 100 estalita egongo da.
Zemendiaren 30etik urtarrilaren 7ra egongo da edegita. Eskola egunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Eta abenduaren 24an eta 31n: 11:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean: 17:00etatik 21:00etara.
Sarrerak leihatilan berton eskuratu ahal izango dira, edo online (hemen).
Gabonetako Amesen Faktoria
Horrezaz gan, Gabonetako Amesen Faktoria hartuko dau Erripako Kaiak, 450 m2-ko karpan, zemendiaren 30etik urtarrilaren 5era edegi eta dobako jarduera ugari izango dituana.
Eskola-jarduerak irauten dauen egunetan, ordutegia 16:00etatik 20:30era izango da. Asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Doban parte hartu nahi deben familiek egun eta ordu jakin batean emon beharko dabe izena. Erreserbak egiteko plataformea https://www.eventbrite.es da eta klik egin behar da bilboko-udala-ayuntamiento-de-bilbao dalakoaren ganean. Sarreran bertan izena emoteko aukerea be izango da.
Gabonetako Azokea
Erripako Kaian 20 merkataritza-etxola egongo dira, abenduaren 1etik urtarrilaren 5era, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 21:00etara. Saltokiak ondoko honeek dira: Insphyria, Xaboi punpuila, Bilbao dulce salado, Princess courts, Revoluciona taller de cuero, Ker fatou, Kiliken euritakoak, La karola kintana, Ositos con alcohol, Kai denda, Bazar rif, El gallo de oro, Tu bola de navidad, Delitxia, Licores lujo, Polvorones Solokoetxe, Magora bakery, Bizkorna, Todomata eta Fefa.
Gabonetako Argiak
Bihar, aguaztena, zemendiak 29, hasi eta urtarrilaren 7ra arte, egunero 18:00etatik 22:00etara bitartean, 1.334.894 led argik argiztauko dabe uria.
Gabonetako ohiko irudiek bizia hartuko dabe uriko ganerako inguruneetan: Arriagako plazako arbolea, Kale Nagusiko argi urdinak, Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak Emakumeen Plazan eta dekorazinoa Udalaren eraikin nagusiaren ondoan. Baita Urrezko Balea Handia be, Udalaren aurrean egongo dana.
Urtero lez, uri osoan zehar argitutako baldosak jarriko dira, barruti bakotxean bana, ondoko leku honeetan:
1. barrutia: Eugenio Olabarrieta plaza, Zorrotzaurren.
2. barrutia: Arabella auzoa, aparatu bio-osasungarrien ondoan.
3. barrutia: Garaiko lorategiak, Txurdinagan.
4. barrutia: Basarrate landa, Santutxun.
5. barrutia: Ibaizabal landa, Abusun.
6. barrutia: Ertzilla kalea, Indautxun
7. barrutia: Jaen kalea, Errekalden.
8. barrutia: Azoka plaza, Zorrotzan.
Natura Biztua Artxandan
Madrilen, Bartzelonan edo Kordoban egon ostean, Natura Biztua Bilbon izango da. Udalaren lankidetzeari esker, Artxandako Begiratoki enblematikoa aukeratu dabe argi-ikuskizunaren edizino berezia egiteko, Bilborako beren-beregi pentsautako gai bategaz: Itsasaldi, itsasoaren indarrari eta haren flora eta fauneari omenaldia, uriko topagune mitiko horren neurrira diseinauta.
Itsasaldik mareen ezaugarri nagusiak hurreratuko deutsee bisitari guztiei eta gizakien eta itsas ekosistemearen arteko hartu-emonak erakutsiko ditue, besteak beste, marmoka argitsu ikusgarriak, konstelazinoak, olagarro erraldoiak, mila koloreko trikuak eta plankton-armada argiztatuak.
Naturaleza Encendidak azken belaunaldiko 300 argi-eskultura baino gehiago batzen dituan erakukestea aurkeztuko dau aurtengo gabonetan, 18 guneetan banatua. Ikuskizunaren argiztapenak konsumo gitxiko LED teknologia dau, energia-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko eta % 100 barriztagarria dan erregaia erabiliko dau, emisino gehienak murriztuz.
2023ko abenduaren 5ean edegiko ditu ateak 2024ko urtarrilaren 21era arte, eguaztenetik domekara, 18:00etatik 22:30era. 15 minuturo eta 15,50 eurotik gorako prezioakaz (sarrera orokorra). Garraio publikoan joatea aholkatzen dabe, Funikularraren edo Bilbobusen bidez.
Olentzero, Mari Domingi eta Ekialdeko Errege Magoak
Olentzero, Mari Domingi eta Ekialdeko Errege Magoak Bilboko kaleetara bueltako dira, abenduaren 23an eta urtarrilaren 5ean, hurranez hurran. Gabon-bezperan, abenduaren 23an (zapatua), 18:00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingi, Galtzagorrigaz batera, izango dira kalejira magikoaren protagonista. Kalejirea Moyua plazatik Arriaga plazaraino izango da.
Betiko lez, agurra Carlton Hoteleko balkoian emongo deutso hasierea eta Arriaga plazan musika-ikuskizun bategaz amaituko da. Gau horretan, Olentzerok eta Mari Domingik atseden hartuko dabe Arriagan eta barriro be, hilaren 24an, zapatuan.
Urtarrilaren 5ean, 18:00etatik aurrera, Ekialdeko Errege Magoen eguna izango da. Argiz, soinuz eta kolorez betetako karrozek Kale Nagusia zeharkatuko dabe udaletxeraino eta balkoitik bertatik agurtuko ditue bertaratutako guztiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!