41. Herri Urratsek 'Ortzadarra' goiburuari eutsiz egingo dau Iparraldeko ikastolen jaia

Bizkaie! 2023-11-28 13:06   Euskerea berbagai

Maiatzaren 12an izango da, Senpereko aintziran. 

Baionako Kalostrape Ostatuan (Marengo Karrika, 22) izan da jentaurekoa eta bertan izan dira Peio Jorajuruia Seaskako burua; Koldo Rodriguez Akarregi Herri Urratseko koordinatzailea eta Mañu Erviti Herri Urrats alkarteko kidea.

Kaztearien aurrean azaldu dabenez, batutako dirua Beskoitzeko Ikastolea eregiteko proiektuak eroango dau.

Musikearei jagokonez, aurtengo edizinorako kantua Neomak taldeak egin dau. Ezustekorik ez bada, 2024ko martian aurkeztuko ditue kantua eta bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu