Hondarribiko Udalak UEMAko kide izatea erabagi dau

Bizkaie! 2023-11-28 11:05   Euskerea berbagai

Abendutik aurrera, UEMAko 104. udalerria izango da.

Abotsanitz-ko zazpi ordezkarien eta EH Bilduko ordezkari biren aldeko botoakaz, Hondarribiako Udalak UEMAko kide izatea erabagi dau, zemendiko udal osoko ohiko bilkuran.

Gipuzkoa ipar-ekialdeko herria da Hondarribia. Txingudiko badiaren mendebaldean dago kokatuta, Bidasoa ibaia itsasoratzen dan lekuan eta Lapurdiregaz egiten dau muga. Danetara, 16.904 biztanle ditu eta euskaldunen indizea % 72,8ekoa da. Dana dala, mugakide dituan Irun eta Hendaiagaz, metropoli-eremua 90.000 biztanlera heltzen da.

Azken datu soziolinguistikoen arabera, udalerri euskaldunen lurgunera gehitzen diran udalerri ugarien tipologian bete-betean sartzen da Hondarribia: ezagutzak gora egin dauenez gora egin dau euskaldunen indizeak be, eta hori %70etik gorakoa danez udalerri euskaldunen multzoan dago orain Hondarribia. UEMAra sartzeko erabagiaz, udalean zein udalerrian hizkuntza normalizazinoan eregiteko asmoa dau Hondarribiako Udalak, pausu barriak emonez.

UEMAren ohiko Batzar Nagusia, barriz, abenduaren 16an egingo dabe, eta orduan aztertuko ditue mankomunidadera sartzeko herriek egindako eskaerak. Batzar horretan Hondarribiaren eskaerea onartzean, UEMAko kide dan 104. udalerria izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu