Udalerri euskaldunetan euskerearen erabilerea eta immigrazinoa zelan bateratu?

Bizkaie! 2023-11-28 10:57   Euskerea berbagai

Jardunaldia dakar Mondragon Unibersidadeak.

Abenduaren 1eko jardunaldian, euskeraz bizi nahi dabenen eta oraindino euskeraz ez dakiten baina ingurune euskaldunean bizi diranen arteko bizikidetzea eskoletan zelan landu azalduko da.

Euskerea eta kulturartekotasuna buztartuko dituan bidea eregiteko hausnartzea da jardunaldiaren helburua. Ekimena Euskal Herriko beste 13 herritara zabaldu da UEMAgaz (Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeagaz) lankidetzan. Aurten, guztira, 18 udalerritan egongo da martxan programea.

Mondragon Unibertsitateko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak «Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza-komunidadeetan»
jardunaldiaren bigarren edizinoa atondu dau Eskoriatzako campusean.

Ekitaldia euskeraz izango da, baina gaztelaniaz be eskainiko da Telegram bidez. Jardunaldian parte hartu nahi dabenek aldez aurretik emon beharko dabe izena.

Ekimena 2021ean jarri eben abian Zaldibian eta igaz Zestoa, Aizarnazabal, Ondarroa, Ibarra eta Leitza batu ziran, UEMAgaz alkarlanean. Aurten beste 14 udalerritara zabaldu da
ekimena: Azpeitia, Markina-Xemein, Oñati, Orio, Bera, Alegia, Legorreta. Arbizu, Lizartza, Areatza, Asteasu, Itsasondo, Mutriku eta Ereñotzu.

Jardunaldia abenduaren 1ean, barikuan, izango da, 09:15etik aurrera eta Nagore Ipiña Fakultadeko dekanoak inaugurauko dau. Ondoren, Karmele Perez Lizarralde irakasle eta ikertzaileak ekingo deutso eta jardunaldiaren gaia aurkeztuko dau: «Euskerea eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunidadeetan». Jarraian, Zaldibiako proiektuan parte hartu daben zenbait gizarte-eragilek berba egingo dabe, horreen artean Zaldibiako Lardizabal ikastetxeko zuzendari Eider Amundarain Goikoetxeak, Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko Amelia Barquínek, UEMAko Maialen Zuazok eta Zestoako euskera-teknikari Nora Palmitano Rossik. Era berean, gurasoek be hartuko dabe parte, euren rola zein dan eta euskalduntze-prozesua zelan bizi daben azaltzeko.

Erronkeari aurre egiteko, oso garrantzitsua da udalerrietako hezkuntza-komunidadeen, udal-eragileen, UEMAren eta Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadearen arteko lankidetzea.

Egitaraua

09:15 – Aurkezpena. Nagore Ipiña Larrañaga (Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko dekanoa).

09:30 – Euskerea eta kulturartekotasuna. Jardunbide egokiak. Hizlaria: Karmele Perez Lizarralde (Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea (Mondragon Unibersidadea). Proiektuaren barri emongo dau eta sustatutako aldaketek ekarri dituen jardunbide egoki batzuk konpartiduko ditu.

10:15 – Ikasturte-hasierako bileretan egindako aldaketak. Hizlariak: Eider Amundarain Goikoetxea (Zaldibiako Lardizabal ikastetxeko zuzendaria) eta Amelia Barquín López (Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea). Ikasturte-hasierako bileren formatua zelan aldatu dan, ezarritako dinamiken nondik norakoak eta lortutako inpaktua azalduko ditue.

11:00 – Proiektuaren aurkezpena: 18 udalerri. Hizlaria: Maialen Zuazo Aurrekoetxea (UEMA). Proiektua zabaldu egin da eta gaur gaurkoz 18 udalerri batzen ditu Zaldibiako esperientziak.

11:30 – Deskantsua.

12:00 – Udalerrietan eragitea. Hizlaria: Nora Palmitano Rossi (Zestoako euskera-teknikaria). Herrian euskerea bultzatzeko, beste hizkuntza batzuk be aintzat hartzeko eta kulturen arteko hartu-emonak sustatzeko sortutako jarduerak (umeek esparrukoak be) azalduko ditu.

12:30 – Gurasoen parte-hartzea. Hizlariak: Zineb El ghaouti El gharrad (Lardizabal ikastetxea, Zaldibia), Josu Egiguren Urrosolo (Zaldupe ikastetxea, Ondarroa), Amaia Mendizabal Elias (Ikasberri ikastolea, Azpeitia). Gurasoen ikuspuntua ekarriko dabe jardunaldira, euren rola zein dan eta prozesua zelan bizi daben emongo dabe jakitera eta ikastetxeetan egiten dabizen horretan azpimarragarria iruditzen jakena azalduko dabe.

13:15 – Barriketaldia. Galderak eta ekarpenak.

13:45 – Hurrengo pausoak eta jardunaldiaren amaierea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu