Euskadi Ikerkuntza Sariaren deialdia plazaratu dabe
2023-11-28 09:14 KultureaAbenduaren 12tik 2024ko urtarrilaren 11ra arte izango da aurkezteko epea.
Hezkuntza Sailak 2023ko Euskadi Ikerkuntza Sariaren deialdia egin dau, Gizarte Zientzien eta Humanidadeen arloan. Sari horren helburua Euskadin egiten dan jarduera zientifikoa sustatzea eta autortzea da. Sariketarako deia egiten dauen Agindua Gobernu Konseiluaren azken bilkuran onartu zan, zemendiaren 21ean eta hautagaitzak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, abenduaren 12an hasi eta 2024ko urtarrilaren 11ra arte hain zuzen be.
Lehiaketeak, urte birik behin txandakatzen dau modalidadea: Urte bikotxetan Zientzia eta Teknologiari buruzkoa izaten da, eta urte bakotxetan, Gizarte Zientziei eta Humanidadeei buruzkoa. Zientzia eta Teknologia modalidadeak ondoko arlo honeek barrubatzen ditu: Oinarrizko Zientziak, Bizi eta Osasun Zientziak, Teknologiak eta Arkitekturea. Gizarte Zientziak eta Humanidadeak modalidadeak, barriz, Zientzia Sozioekonomikoak, Juridikoak eta Giza Zientziak hartzen ditu.
Euskadi Ikerkuntza Sariak 42.000 euroko diru-saria emoten dau. Ganera, hautagaiek Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Euskal Sareko (ZTBES) agente lez egiaztauta dagoan ikerketa-zentro bateko kide izan beharko dabe edo zentro horri atxikita egon eta doktoretzea lortu ebenetik, gitxienez 12 urtez bere karrera zientifikoa Euskadin egina izan behar dabe. Saria jasoteko hautagaiak erakunde zientifikoek edo beste ikertzaile batzuek proponiduko ditue. Hautagaiak berak be bere burua aurkeztu leike.
Euskadi Ikerkuntza Saria Hezkuntza Sailak urtero banatzen dauen autortzea da. Jarduerea zientifikoa sustatzea da helburu nagusia, bai eta ondoko beste hau be: Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituen ahaleginak sustatzea, beti be, horreen lanak eragin positiboa badau Euskadin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!