Nerea Ibarzabalek irabazi dau Lemoako finalaurrekoa

Bizkaie! 2023-11-27 07:53   Bertsolaritzea

Badakigu zortzi finalistak nortzuk diran.

Nerea Ibarzabal. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da Lemoan. Sarrerak agortu egin dira azken finalaurrekorako: 700 lagun batu dira Lemoako udal kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan. Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun honeek kantau dabe bertsozaleentzako:

Aissa Intxausti Aburruza.

Ibai Amillategi Omaetxebarria.

Josune Aramendi Perez.

Nerea Ibarzabal Salegi.

Oihana Bartra Arenas.

Onintza Enbeita Maguregi.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabal Salegi izan da puntu gehien batzea lortu dauena, 638 puntu. Beraz, abenduaren 16an Bilbon jokatuko dan finalerako txartela lortu dau Markina-Xemeingo bertsolariak. Holan geratu dira puntuazinoak:

Nerea Ibarzabal Salegi----------- 638

Onintza Enbeita Maguregi--------- 635'5

Oihana Bartra Arenas------------- 610,5

Aissa Intxausti Aburruza--------- 580

Ibai Amillategi Omaetxebarria---- 571

Josune Aramendi Perez------------ 567'5

Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu gai-emoile lanak. Epaimahaian Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

Finalistak

Lemoako saioa jokatuta, erabagita geratu da zeintzuk izango diran Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantauko daben zortzi bertsolariak:

Xabat Galletebeitia.

Jone Uria.

Nerea Ibarzabal.

Onintza Enbeita.

Oihana Bartra.

Gorka Pagonabarraga.

Aitor Etxebarriazarraga.

Aissa Intxausti.

Erosi sarrerak hemen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu