Esne Beltzak agur
2023-11-24 13:42 MusikeaEsne Bidea da azken diskoaren izenburua.
Keinu eginaz gure izenari, geure sorrerari, esnea ez da baltza, eta Esne Bidea ez da esnez osotutako bidea, izarren espiral bat da, kiribilean, biribil handi bat, hasiera eta amaierako puntarik ez dauena. Espiral horren barruan bizi gara gu, gure poz eta tristeziakaz, eusten deutsegu gure ideei eta zabaldu egiten gara. Gure galaxia ederrari deitzen jako Esne Bidea eta bertan dago gure eguzki sistemea, horixe irudikatu nahi izan dogu, gure musikeari lagunak gertu, miresten ditugunak, distirea dabenak, ezezagun ziranak eta lagun bihurtu ditugunak, konstelazino oso bat da musikea, pentsamentua astintzen dauena, bizitzea sortzen dauena, maitasuna. Disko formea dau Esne Bide horrek, ez da galaxia homogeneoa, hor dago bere aberastasuna, horretan sinisten dogu guk; ezin ahaztu erdigune ahaltsu bat dauela eta hori, guretzat, Esne Beltza familia da.
Modu askotara deitu dabe Esne Bidea, greziarrek mitologiagaz lotuz, Galileo lako astronomoek zientziagaz, ibaia da arabiarrentzat, txinatarrentzat be bai, zidar ibaia... eta guretzat orain 300 urte Manuel Larramendik idatzi eban lehen aldiz Esnabidea. Gure hizkuntzea besteen parean agertu dogu, nahasi, alkartu, euskeraz ibili gara munduan, galaxia berean. Herri zahar bat historiaren besoetan, joanari eutsiz, erabarrituz, etorkizunerantz, beti. Esne Bidea izan da gure jantzalekua, eskua altzau dogu behin eta barriro esateko hemen izan, ala, Parnaso Mendian, olerkarien aberrian, poliziaren basakeriak salatuko ditugula eta herria babestuko dogula beti, herria garelako, hori da nahi dogun bidea, espiral formakoa, gure baikortasuna eta alaitasuna bezela.
Zemendiaren 25ean plataforma guztietan entzungai eta Durangoko Azokan salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!