EAEko hiru artista gaztek lau asteko egonaldia egingo dabe New Yorkeko Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2023-11-24 10:52   Kulturea

Basque Artist Program edizino barriaren barruan.

Verónica Domingo (Bilbo, 1989), Jorge Isla (Huesca, 1992) eta Claudia Lorenzo (Logroño,1988) artistak, Basque Artist Program izeneko programean parte hartzeko aukerea izan dabe, eta dagoeneko New Yorkeko Guggenheim Museoan dagoz, izan be, lau asteko egonaldia egingo dabe bertan. Oso pozik dagoz abentura barri horren aurrean, halanda ze, aukerea emongo deutsie euren ibilbide profesionala garatzeko, New Yorkeko eszena artistikoa gertutik bizitzeko eta arte-arloko komisario, artista eta erakunde ugari ezagutzeko.

Ekimenak, arrakasta handia izan eban aurreneko zortzi edizinoetan, 2015 eta 2022 bitartean hain zuzen be, eta Guggenheim Bilbao Museoak 2014ko abenduan Solomon R. Guggenheim Foundation-egaz sinautako Kudeaketa Akordioaren barritzearen parte da. Akordioak, erakunde bien arteko lankidetzea sendotzen dau proiektu barrien bitartez, eta horreen artean nabarmentzekoak dira bai artista hasi barriei zuzendutako programea, bai Museoak urtero ateratzen dituan bekak EAEko graduatuak New Yorkera joan deien.

Programean parte hartzeak eskaintzen dauen aukera paregabearen erakusgarri dogu 2022ko garagarrilaren 8tik irailaren 6ra Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai izandako erakusketa kolektiboa, izan be, Museoaren 25. urteurrenaren harira atondutako erakustaldi horrek, Basque Artist Programen edizinoetan parte hartu eben artista guztien lanak batu zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu