Andres Alberdik 'Arauen itsasoan barna. Araua al da dena?' izeneko sarrera-hitzaldia aurkeztuko dau
2023-11-24 08:20 Euskerea berbagaiZapatuan, hilak 25, izango da, Getariako udaletxean.
Euskaltzaindiak 2022ko zemendiaren 26an izentau eben euskaltzain oso Andres Alberdi idazle elgoibartarra. Orain, Akademiaren barruko-arauek agintzen dabenari jarraituz, sarrera-hitzaldia egingo dau. Zapatuan, hilaren 25ean izango da, Getariako udaletxean.
Herriko Salbatore abesbatzak edegiko dau ekitaldia, 12:00etan. Euskal Herriko semeak gara kantauko dabe (Txanton Piperri euskerazko lehen operako kantua da, 1899koa, Toribio Altzagaren letrakaz) eta, ondoren, Getariako ereserkia. Atariko saioaren ostean, ekitaldi instituzionala hasiko da. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Haritz Alberdi Getariako alkateak ondoetorria egingo deutsee bertaratutakoei eta, jarraian, Andres Alberdik Arauen itsasoan barna. Araua al da dena? izenburujko sarrera-hitzaldia irakurriko dau. Arauegaz izan dauen bizipen personalez eta hartu-emonez egingo dau berba lehen partean. Bigarrenean, araugai barri batzuen demandan ibiliko da eta eskari edo aldarrikapenagaz batera, euskerearen eta arauen gaineko kezka eta gogoeta batzuk aletuko ditu. Ondoren, Mikel Zalbide euskaltzain osoak erantzungo deutso.
Azkenik, euskaltzain barriak karguaren zina egingo dau, Euskaltzaindiaren helburuei eta euskaltzain izateari jakogozan eginkizunak zintzo eta leial beteko dituala berbea emonez, eta euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jasoko ditu euskaltzainburuaren eskutik.
Andres Alberdi
Andres Alberdi Gorostiaga (Getaria,1950). Filosofian lizentziaduna. Irakaskuntzan ibilitakoa 38 urtean; lehenengo, Elgoibarko Ikastolan; ondoren, Elgoibarko Institutuan, eta berton, Euskera eta Literaturako katedraduna 1982tik, harik eta 2011n erretiroa hartu eban arte.
Bakarka zein alkarlanean, 1986tik, DBHko eta Batxilergoko Euskera eta Literaturako hogeitik gora ikasliburu eta gramatikaren egilea da. 1986-1990 bitartean, EGAko aztertzaile-taldeko kide eta, 1988-1990 urteetan, Azterketa Batzorde Ofizialeko zuzendaritza-kidea, Gipuzkoako arduradun akademiko lanetan. 1991-92 ikasturtetik 2011ra arte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko EIMA Programean ibilitakoa.
2007tik, Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Batzeko lantaldeko partaide da. 2014tik, Euskaltzaindiaren Euskera Batuaren Eskuliburuko batzordeburu eta batzorde horrek 2018an paratutako Euskera Batuaren Eskuliburuaren (2018) prestatzaile eta egilea. 2022tik, Morfosintaxiaren Estandarizazinoko batzorde ahaldunduko idazkaria da. Euskaltzain urgazle izentau eben 2018an. Euskera Batuaren Eskuliburuaz gan, bestelako lan batzuk be egin ditu Alberdik, esaterako, Oinarrizko gramatika (2008, Donostia: Elkar) eta Ahoskera (2014, Gasteiz: EIMA. Eusko Jaurlaritzea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!