Elikagaien xahuketearen kontrako merkataritza eta ostalaritzarako plataformea aurkeztu dabe
2023-11-24 08:09 Pil-pileanBilbao Circular da plataformearen izena.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak, Elika Fundazinoaren bitartez, EAEko nekazaritzako elikagaien sisteman elikagaien xahuketea aztertzen eban azterlan aitzindari bat argitaratu eban, Europako Batzordeak Europan elikagai-jatorriko hondakinen neurketa homogeneizetako ezarritako jarraibideei jarraituz.
Azterlan horren arabera, euskal elikakateak 244.972 tona xahutzen ditu eta horreetatik % 57 etxeetan, % 26 banaketan eta % 12 HORECAn.
Kateko hiru maila horreetan xahutzen danaren % 37 jangarria da, hau da, 40 k/persona/urteko. Horregaitik, berebiziko garrantzia dau xahuketa murrizteko lan egitea, bai etxeetan, bai Horecaren eta merkataritzearen sektorean, “lankidetza publiko-pribatua izanik formularik onena” Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak, nabarmentzen dauen legez. Lankidetza horren eredu aurkeztu ditue Elika eta Bilbao Dendak-ek egindako proiektu pilotuaren emoitzak.
2023. urte honetan, bederatzi enpresek beren soberakinak prebeniduten, murrizten eta errebalorizetan laguntzen daben zerbitzuak pilotau eta tresnak sortu ditue, beren lehiakortasuna, jasangarritasuna eta legezkotasuna betetea hobetzeko.
Helburuak:
• Soberakinen analisi kuantitatibo eta kualitatibo baten bidez problematikea ulertzea.
• Konponbideak eskaintzea, enpresa bakotxari egokitutako konponbideak diseinauta eta ezarrita.
• Negozio bakotxa jagokon lege-esparruagaz alkartzea.
• Enpresa barrietara estrapoletea ahalbidetuko daben tresnak garatzea eta baliabideak eta zerbitzuak sortzea. Enpresa bakotxak Elikagaien Xahuketea Prebeniduteko bere Plana (PPDA) egin ahal izan dau. Plan horrek bere barrruko prozesuen kudeaketan lagunduko deutso eta honako honeek batzen ditu: Xahuketea aztertzea eta ezaugarritzea, enpresa bakotxean soberakina neurtuta, haren tipologiaren eta negozioan dauen ingurumen eta ekonomia-inpaktuaren ikuspegi zehatza izateko; aztertutako prozesu bakotxeko hobekuntza-ekintzak proponidu eta ezartzea; enpresako prozesuetako kausak eta puntu kritikoak aztertzea, baita xahuketearen inguruko politikak eta soberakina sortzeko puntu kritikoak be.
Enpresa parte-hartzaileak oneek izan dira: 9 enpresa, merkataritzako eta ostalaritzako azpisektoreak ordezkatzen dituenak.
- Merkataritza sektoreko 4 enpresa: Bizkarra okindegia gozotegia, La Moderna urdaitegia, All Natural fruta-denda eta BM Zubiarte.
- Ostalaritzako 5 enpresa: Yandiola jatetxea, La Karmela, Ein Prosit, Gaminiz jatetxea eta Catering Iruña.
Proiektuaren emoitzak ondokoak dira:
• Establezimenduen % 90ek baino gehiagok ez dabe soberakina neurtzeko prozesurik, eta ez dakite zer eragin ekonomiko dauen beren negozioan.
• % 75ek baino gehiagok onartu dabe ez dakitela zer irismen izango dauen etorkizunean xahuketearen kontra legeak eta prestakuntza eta baliabideak eskatu ditue.
• Negozioen % 80k baino gehiagok soberakina birzikletea aukeratzen dabe, alternatibei buruzko ezagutza/informazino falteagaitik.
• Kalkuletan da 20 m2-ko fruta-denda batean soberakinaren bolumena, batez beste, 500 kg eta 1.000 kg bitartekoa izan daitekeela urtean.
• Ostalaritzearen sektorean (barrako pintxoen kasuan), kalkuletan da produktuaren % 5-15 artean xahutzen dala (urtean 1.200 eta 4.000 euro bitartean).
• Batez beste, PPDA bat dauen elikagai-establezimendu batek % 10 eta % 20 artean murrizten dau soberakina lehen urtean.
Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak-eko presidenteak iragarri dauenez, hurrengo urratsa Bilbao Circular Plataformea martxan jartea izango da". Horren helburua pilotu honetan eskuratutako informazinoa eta ezagutzak konpartidutea izango da, beste establezimendu batzuei beren negozioko soberakinen kudeaketea hobetzen eta xahutzea murrizten laguntzeko. Plataforma horretara atxikitzeak aholkularitza indibidualizatua emoten dau negozioko soberakinak aztertu eta ezaugarritzeko, soberakina sortzeko kausak eta puntu kritikoak aztertzeko eta prozesu eta politika guztiak hobetzeko ekintzen proposamena egiteko. Horrek guztiak Elikagaien Xahuketea Prebeniduteko bere Plana (PPDA) osotu eta lege barriak elikagai-establezimendu askori eskatuko deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!