Bosteko erakusketa ibilbitaria, Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2023-11-23 09:11   Kulturea

Abenduaren 12ra arte egongo da ikusgai.

Bosteko erakusketa ibiltariaren hogeita seigarren edizinoak, Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izenburupean, aurrera jarraitzen dau eta laugarren geldialdia egin dau. Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren obrak erakutsiko ditu abenduaren 12ra arte, Iñigo Sarriugarte erakusketearen komisarioagaz batera.

Bostekoren hogeita seigarren edizinoak Arrigorriagan hasi eban bere ibilbidea, ondoren lekukoa Basaurira pasatzeko. Getxo izan zan erakusketearen hirugarren geralekua eta Amorebieta-Etxano eta gero, Leioan izango da erakusketa hartuko dauen azken udalerria, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Bosteko 23 erakusketa ibiltariaren programazinoa Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Amorebieta-Etxano eta Leioako udalen lan koordinatuari esker egin ahal izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker.

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak

Antxinako Greziatik, terminoa, erakusketearen izenburuaren hasieran dagoana (Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak), unibersoaren jatorrizko egoeran egoan desordenagaz lotzen da eta, beraz, kosmosa sortu aurretik egoan hutsuneagaz; berton, materiaren eszenaratzeak artikulazino abstraktu eta informala eban; horri ekinez, unibersoaren beraren antolamendua konfigurau eben egitura ugari eta izar-konposizinoak sortu ziran, kosmosa finkatzeko. Hasieran hutsunea zan nagusi, baina unibersoaren bilakaerea hasierako nahasmenetik urrunduz joan zan ordenera bideratzeko, hau da, kaosetik kosmoserako igarobidea sortu zan eta hor elementu bakotxak bere lekua eskuratu eban, kausaren eta efektuaren legeari lotutako arrazoi baten menpean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu