Xabi Lasaren eta Jon Gerediagaren lan barriak aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2023-11-23 08:37   Kulturea

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan garaile izan diran lan biak aurkeztuko ditue zemendiaren 27an Donostiako Tabakaleran: Xabi Lasaren Ura ez baita beti gardena (eleberri saria) eta Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua (poesia saria). Idazle biegaz gan, aurkezpenean Xabier Mendiguren eta Antxiñe Mendizabal editoreek baita be hartuko dabe parte.

Ura ez baita beti gardena, Xabi Lasa

Uraren antolamendurako ardura emon deutse Sara Zaldaiz ingeniariari Nafarroako gobernu barrian, eta horregatik joan da Erriberako Lurribar herrira, ur-horniketan arazoak dagoz eta. Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dana, halanda ze, korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen eztabaidak eta hilketa ilunak be egongo dira.

Euskal literaturean gitxitan agertu diran paisaiak eta pertsonaiak dagoz liburu horretan: Erriberako lur idor eta baratze oparo ureztatuak, politiko kontserbadoreak, nekazari zailduak eta Nafarroako botere faktikoen interesak.

Zeru-lurren liburua, Jon Gerediaga

2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea. Poesia liburu ugari ditu egileak eta, honetan be, aurrekoen bidetik, naturea, gizakia eta haien arteko harremana dira ardatz nagusiak. Egileak naturearen behaketatik hasten dan hausnarketa poetikoa egin dau liburuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu