'Errima ehiztariak' eta 'Izaron hautsak' taldeak sailkatu dira XXXI. BBK Sariketako finalerako

Bizkaie! 2023-11-23 07:56   Bertsolaritzea

BBK Sariketako finala zemendiaren 29an izango da, Bilboko BBK Salan, 18:00etan.





Mungiako Mugire Txokoan izan dira bart BBK sariketako azken finalaurrekoak. A multzoko Zallako Anitzak eta Errima ehiztariak taldeak eta B multzoko Izaron hautsak, Ba...Learen bertsoak eta Kristiñauen Justozieruek taldeak ibili dira kantuan.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu dira bart Mungian. Errima ehiztariak eta Izaron hautsak taldeek batu ditue puntu gehien eta beraz, finalerako sailkatu dira.

Mugire Txokoan jokatu da saioa eta oso giro onean joan da.

Ondorengo honeek izan dira bertsolariak:

18 urtera artekoetan:

Zallako Anitzak: Naia Martin, Nahia Ruiz De Arbulo eta Aimar Marcos.

Errima ehiztariak: Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio.

24 urtera artekoetan:

Izaron hautsak: Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola.

Ba...Learen bertsoak: Sara Asenjo, Garazi Navarro eta Kelmene Abaitua.

Kristiñauen Justozieruek: Igor Galarza, Bittor Altube eta Ander Elorriaga.

Saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osotu dabe. Idazkari lanak, barriz, Ander Elortegik egin dutu.

XXXI. BBK Sariketako finala

BBK Sariketako finala zemendiaren 29an izango da, Bilboko BBK Salan, 18:00etan. 18 urte artekoetan Sagutxo kaskarinak eta Errima ehiztariak taldeek kantauko dabe eta nagusietan Pello Joxepak eta Izaron hautsak taldeak izango dira oholtza gainean. Sartzea librea eta doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu