Gernika-Lumon izango da 2024ko Bertso Eguna

Bizkaie! 2023-11-22 09:17   Bertsolaritzea

Urtarrilaren 27an egingo da.

Ganean da urte barria, eta horregaz batera helduko da bertsozaleen urteko lehen hitzordu nagusienetako bat: Bertso Eguna. Azken urteotan egindako bideari jarraituz, tokiz aldatu eta Gernika-Lumon izango da.

Urtarrilaren 27an izango da hitzordua, eta egun osoko plana atondu dabe Bertsozaleko alkarteko kideek, Laboral Kutxa, Gernika-Lumoko Udala eta Lilibertso bertso-eskola erakundeen laguntzinoagaz. Goizean, Euskal Herriko bertso-eskolegaz bertso poteoa egingo da eta horren ostean, bazkaria egingo dabe Astran. Ondoren, eguneko saio nagusia egingo da berton. Ganera, atontzaileek festan jarraitu nahi dauenendako be aukerea eskeiniko dala adierazo dabe.

Abenduaren 19an jarriko dira sarrerak salgai bertsosarrerak.eus atarian, eta orduan emongo ditue xehetasun gehiago.

Bertsolari Egunetik Bertso Egunera

1968an hasi eben atontzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria. Hasierean, Bertsolari Eguna bezela izentau eben eta garaiko bertsolarien omenaldi eguna izaten zan. 1987an Bertsozale Alkarteak hartu eban atontzeko ardura, beti be Donostiako Udalagaz alkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera itxi eta bestelako itxurea hartu eban egunak, izena be aldatuz, izan be, Bertso Eguna izatera pasa zan.

Donostian egin zan urte luzez, eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan mugitzen dan egitasmoa da, Bertsozale Alkartearen oinarrizko helburuegaz bat eginez: Herrialde osoan eregitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu