Manu Arreguiren 'Zahartzaro-harmoniak' Bilbon 2024ko urtarrilaren 7ra

Bizkaie! 2023-11-22 08:58   Kulturea

Hiru kanaleko bideo-proiekzinoa Bilboko Arte Ederren Museoan eskainiko dabe.

Ezkerretik eskumara: Laura Poderoso, BBVA Fundazinoaren zuzendariordea; Manu Arregui, artistea; Miguel Zugaza, museoaren zuzendaria; eta Miriam Alzuri, museoaren Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzailea. | Ikusi handiago | Argazki originala

BBVA Fundazinoak eta museoak, Multiverso programearen bidez, mobimentuan dagoan irudia abiapuntutzat erabilten daben bideoartearen eta arte digitalaren praktika artistiko garaikideak sortzen eta zabaltzen laguntzen dabe. Ekimen honek, alde batetik, Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programea sustatzen dau eta, besteak beste, produkzino garrantzitsu honeek erakustea ahalbidetu dau, 2017tik: Beatriz Caravaggioren Different Trains; Álvaro Perdicesen eta Andrés Sanzen Lorategi amaigabea; Víctor Ericeren Harria eta zerua; eta Antoni Muntadasen Muntadas. Hiri hutsa.

Bestetik, 2018tik, Bideoartean Sortzeko Multiverso Beken bidez, museoan ezagutzera emoten diran proiektu barrien produkzinoa babesten dau: Josu Rekalderen Esther Ferrer: denbora-hariak (2020) dokumentala; eta Ana Laura Alaezen Queer eroaileak, doblea eta errepikapena (2020); Antoni Abaden Belarri gorrak (2019) bideo-lana; Asemanastán. Zeruetako lurra (2020), Toni Serraren (Abu Ali) hil osteko lana; Mabel Palacinen Ibilbidea eta The Track (2019) eta Nadia Hotaiten Unseasonal Autumn (2020-2023) lanak.

Manu Arreguiren Zahartzaro-harmoniak (2020) aurkezten da orain, 30eko hamarkadatik 50eko hamarkadara bitarteko Hollywoodeko musikalen koru-ilarak itxurabakotutako ariketa sofistikatua. Itxuraz kaltegarriak ez diran nozinoetatik abiatuta (gazte zuri eta atletikoen ideala, koreografia sinkronizatuen diziplina, alaitasuna eta glamourra agindu legez...), zine musikalaa iges egiteko eta propagandarako ariketa bihurtu zan, desio maskulinoak aktibautako industria batean emakumeak eban rolaren ikuspegi heteropatriarkalari buruz. Abangoardiako zinemea, musikea eta jantzearen baliabideak goretsiz, Arreguik jantzari beteranoen talde bat aurkezten dau, erritmo sinkopatuakaz eta batzuetan biluzik, hamarkada hareetan ezarritako eta orain plataforma digital handien debekuetan barriro azaltzen diran kode moral zorrotzei aurre egiteko. 2022an bere Koreografia 5 trabestirentzat (2001) bideoa euskal bilduma publikoetan sartu zan, Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako Bilduma Partekatua programearen barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu