Haurtzaro Solidarioa Urdaibaiko katekesietan sortutako egitasmoa martxan

Bizkaie! 2023-11-21 11:05   Pil-pilean

Solidaridadearen balioa praktikan jarteko aukerea emoten deutse umeei. 

Katekesietan parte hartzen daben umeek etxean dituen jostailuetako batzuk erregaletan ditue, jostailuak barriro saltzen diran azoka txiki bat atonduz. Proiektua 2005ean jarri eben martxan lehen aldiz eta ordutik ikasturte bakotxeko lehen hiruhilekoan jorratu da. Haurtzaro Solidarioaren hamasei edizinoetan 80.891 € batu dira.

Eskola-aldi honek aukerea emoten deusku gure proiektuaren ekitaldi nagusia, azoka eguna, Gabonetako garaiagaz bat etortzeko, izan be, egun horreetan ohikoa dan konsumismo biziari buruzko hausnarketea egin behar da.

Nahiz eta ekitaldi nagusia zemendiaren 26an izango dan, lehenengo hiruhilekoaren zati handi bat hartzen dau egitasmo honek (familientzako berbaldiak, katekesi-saioak atondu eta egitea, babesleak bilatzea, kartelak egitea, zozketak diseinau eta banatzea, jostailuak jasotea, jostailuak sailkatzea, ospakizuna preparau eta egitea...). Hasiera batean katekistak ziran proiektu hau atondu eta egiten ebenak baina gaur egun Iparralde-Hegoalde taldeak koordinetan dau, besteak beste, Kosnoaga gazte taldeak parte hartuz.

Adierazotako helburuen erantzun bikaina bermatzeko, alderdi bi gogoan hartu behar dira:

● Beharrezkoa da ikasleak eta gurasoak kontzientzietea errealidade sozial bat dagoala, desoreka bat planetako baliabideen banaketan eta horrek modu aktiboan inpliketea eskatzen dau eta jarduera hau beste batzuk bezela baliozko esku-hartze bide bat da. Inplikazino hori bermatzeko, familientzako berbaldiak eta katekesi saio espezifikoakpreparetan dira, saioaren ardatz nagusitzat solidaridadea hartuta.

● Beharrezkoa da aldez aurretik zehaztutako egutegi baten barruan zenbait ekintza planifikau eta koordinetea, proiektuaren porrota eragin leikien desorekei aurre egiteko. Urdaibaik udalerri askotako katekesiak hartzen ditu, proiektu hau garatzeko puntu berean batu behar diran ordutegi eta ezaugarri askogaz.

Aurten batzen dan dirua Hezkunrtza Unidade Espezializadu Fiskomisionala dan Karmengo Andremariari emongo jako. Ezintasuna daben ikasleak artatu ditu, hareen bizibaldintzak hobetu eta hareen gizarteratzea, hezkuntzea eta laneratzea errazten dau, familien parte-hartze dinamikoagaz, komunidadea sensibilizau, kalidadez eta berotasunez zerbitzatzen daben langileen etenbako gaikuntzea sustatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu