Azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da

Bizkaie! 2023-11-21 11:15   Bertsolaritzea

Sarrera guztiak agortuta dagoz.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea heldu da azken finalaurrekora. Zapatu honetan, zemendiaren 25ean, finalaren aurreko azkenengo zita izango dabe Bizkaiko bertsozaleek, Lemoako Udal Kiroldegian. Saiorako sarrera guztiak agortuta dagoz. Halanda be, bertsoa.eus atarian zuzenean jarraitzeko aukerea egongo da. Saioa bukatzean, finalera sailkatutakoen zerrendea ezagutuko dogu.

Ondoko sei bertsolariek kantauko dabe:

  • Aissa Intxausti Aburruza.
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria.
  • Josune Aramendi Perez.
  • Nerea Ibarzabal Salegi.
  • Oihana Bartra Arenas.
  • Onintza Enbeita Maguregi.

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da. Epaile, barriz, honako honeek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu