'Ipuinkadaka' podcast-a Spotify eta Ivoox plataformetan entzungai

Bizkaie! 2023-11-21 10:50   Euskerea berbagai

Lehen kapituluaren estreinaldia abenduaren 3an izango da.

Azken urteotan, gero eta podcast gehiago dagoz, izan be, mota guztietakoak entzun daitekez, esaterako, historia, kulturea, umorea edo alkarrizketak.

Ipuinkada, Irudimena pizteko ipuinak-en helburua umeek podcastak euskeraz konsumidutea da, izan be, atontzaileen arabera, Aita, ponnos un cuento, esan eusten neure seme-alabek, erderaz, eta hor jaio zan proiektua. Eurentzako euskeraz egindako ipuinak podcast formatuan bilatu genduzan eta orduan konturatu ginan euskereaz egindako umeentzako podcasten eskaintza gitxi egoala eta podcast propioak egitea pensau genduan. Ipuin guztiak, Getxon izango zirala erabagi arren, halanda be, geure helburua Euskal Herriko txokoetara zabaltzea da.

Familia osoak disfrutau daian dagoz grabauta, batez be, 4 eta 12 urte bitartekoentzat. Horrezaz gan, euskera ikasten dabizan helduentzat interesgarriak dirala adierazo dabe atontzaileek; entzumena, ahozkerea eta leku barriak ezagutzeko.

Beraz, Ipuinkada egitasmoaren helburu nagusiak ondorengo honeek dira: Euskerearen entzumena sustatzea, istorioak kontetea eta Euskal Herriko txokoak ezagutzea. Ipuin guztiak Getxon izango dira eta kapitulu bakotxak, personaia ugari izango ditu.

Lan taldeari jagokonez, Maria Urcelay, Aitor Fernandino eta Aitor Borobia aktoreek jarten ditue ahotsak. Gidoi lanetan Aitor Fernandino eta Aitor Borobia egon dira, eta soinua, Ibon Agirrek landu dau. Produkzino etxeak, barriz, Anodino Teatroa eta Audiogela izan dira hain zuzen be. Egitasmoak Getxoko Udalaren laguntzinoa jaso dau.

Bost ipuin, bost mundu

- Abenduak 3: Bixent Sugandila.

- Abenduak 10: Xanta untxia eta kamaleoia.

- Abenduak 17: Malda eta Zorrotz.

- Abenduak 24: Ipuinak bilatzen zituan ipuina.

- Abenduak 31: Niko eta dinosaurio berdea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu