'Sagutxo kaskarinak' eta 'Pello Joxepak' taldeak finalerako sailkatuak
2023-11-21 08:14 BertsolaritzeaGetxoko Getxo Alkartegian izan da lehenengo finalaurrekoa.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehengo finalaurrekoak jokatu dira Getxon. Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak taldeek lortu ditue puntu gehien eta beraz, finalera sailkatu dira. Getxoko Alkartegian jokatu da saioa.
Honako honeek izan dira bertsolariak:
- 18 urtera artekoetan:
- Sagutxo kaskarinak: Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
- Txorikantariak: Malen Bilbao, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia.
- 24 urtera artekoetan:
- Bilbo Bertsolari Koittauak: Unai Foruria, Maider Altuna eta Peru Irastorza.
- Pello Joxepak: Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti.
Saioko aurkezlea Arkaitz Zipitria izan da eta epaimahaia Ander Arrien, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak bete dabe. Idazkari beharra Ander Elortegik egin dau.
BBK sariketako hurrengo finalaurrekoak eguaztenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko Zallako Anitzak eta Errima ehiztariak eta B multzoko Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba...Learen bertsoak taldeak ibiliko dira kantuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!