Euskaltzaleen Topaguneak aro barri bati ekingo deutso

Bizkaie! 2023-11-20 07:45   Euskerea berbagai

Hurrengo hamarkadarako helburu eta estrategia barriak onartu ditue.

Euskaltzaleen Topaguneak aro barri bati ekitea erabagi dau. Aro barri horrek euskerearen erabileran goranzko salto bat emotea dau helburu eta hori lortzeko hurrengo hamarkadarako Topaguneko zuzendaritzeak proponidutako helburu eta estrategia barriak aho batez onartu dira Arrasaten egindako Kongresuan.

Egungo gizarteak planteetan dituan erronkei aurre egin asmoz, 5 ardatzetan zentrautako estrategia barritzailea landu dau Topaguneak hurrengo urteetarako. Ondoko zerrendako honeek dira lehenetsitako lan ardatzak:

  • 1. Mobimentu euskaltzale transformatzaile, anitz eta sendoa izatea eta herritarrak ahaldundutzea: nazino mailan zein tokian-tokian.
  • 2. Hartu-emon sare sendoak izatea.
  • 3. Euskal identidade askotarikoa edegia eta inklusiboa sendotzeko, imajinarioa, diskursoak eta jokerak barrikusi eta gizarteratu.
  • 4. Euskal hiztunak sortzeko eta sozializetako, ekimenak plazaratu eta eregi.
  • 5. Erabileran saltoa egiteko akordio sozio-politiko-instituzional barriak bultzatu.

Euskerea bidegurutzean dagoala jakinda, euskerearen bizibarritze prozesuak gizarte osoaren inplikazinoa eta bultzadea behar dauela adierazo dau Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneako zuzendariak: Gizarteko aniztasuna aintzat hartuta, eragile askogaz hartu-emonak sendotu nahi dira, bizibarritze prozesua alkarregaz bultzatzeko eta mobimentu euskaltzale sendo, zabal eta eraldatzailea egiteko. Etorkizunean euskeraz erosotasunez bizitea ahalbidetuko dauen jauzia emon daian, euskal hiztun komunidadearen iruditeria eguneratzea proponiduten dau Topaguneak Euskal hiztun komunidadea asko aldatu da azken urteotan, bada, askotariko hiztunentzat baliogarria izango dan iruditeria eta diskurso inklusiboak eta dinamikoak sustatuko ditu Euskaltzaleen Topaguneak.

Euskal Herri osoko 100 alkarte dagoz Euskaltzaleen Topagunean. Lurralde osoko 70 euskera alkarte dagoz (15.000 bazkidetik gora); bestetik, Tokikom-en sarean integrautako toki komunikabideak eta aisialdian jarduten daben Kukulaisi alkartera batutakoko taldeak, batzen dira Topagunean. Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneako burua, pozik eta harro azaldu da Kongresuaren emoitzegaz: euskal hiztun komunidadeak unean uneko desafio barriei aurre egin eta barritzeko sekulako indarra erakutsi dau eta bide horretan sakondu nahi dogu hurrengo hamarraldian: Egungo oinarri soziala sendotuz eta zabalduz eta euskalgintzan ez-ohikoak diran beste eragile batzuegaz batera, bizibarritze prozesuaren aldekotasuna gizartean indartuz. Garai aldapatsuak bizi ditu euskereak, ezinbestekoa da beraz, euskaltzaleon oinarri soziala gehiago zabaldu, aktibau, ahaldundu eta saretzea.

Horrezaz gan, euskerearen erabilerea handitzeko akordio sozio-politiko barriak eregi beharraz egin dau berba Iratik: Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarriko dauen etapa barrian, Euskal Herriko eremu askotara egokitutako akordio barriak eregiko ditu eta akordio horreetarako ekarpenak egitea izango da erakundearen lehentasunetako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu