'Hazparke' taldea nagusi 2023ko Taldekako Xilaban

Bizkaie! 2023-11-20 08:54   Bertsolaritzea

Muttikoak taldea bigarren geratu da.



Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sasco hirukoteak (Hazparke) taldeak irabazi dau Irati Alcantarilla, Haizea Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe (Muttikoak) laukotearen kontra.

Lapurdiko Aiherrako herriko etxean, jente piloa batu zan, bertsolaritzearen indarraren erakusgarri. 
Finala eguerdiko 12:30ean hasi zan bertso jaia bazkari goxoagaz. Saioa 17:00etan hasi zan eta Kanaldudek zabaldu eban zuzenean. 

Gai-emoile lanetan Amaia Castorene eta Xalbat Alzugaray ibili ziran eta bertsolariak aurkeztu ondorengo lehen agur umoretsu eta jostariek giroa berotu eben hasieratik.

Epaile izan ziran Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Maialen Berrak emondako puntuaketearen ondorioz, Hazparke taldeak jantzi zituan hiru txapelak.

2023ko taldekako Xilabari amaiera eman genion beraz Aiherran. Milesker irailean hasitako bide honetan auzolana eskaini deuskuzuen guzti-guztioi. Bertsoa baino gehiago gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu