Jone Uria da bigarren finalista, Santurtziko saioa irabazita

Bizkaie! 2023-11-20 08:05   Bertsolaritzea

Lemoako finalaurrekoa, zemendiaren 25ean, azkena izango da.



Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu da bigarren finalaurrekoa eta saioa irabazita algortarra finalera sailkatu da. Giro beroa eta 500 entzule baino gehiago egon dira kultur aretoan, hurrengo sei bertsolari honeei adi:

  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Bittor Altube Sarrionandia.
  • Jone Uria Albizuri.
  • Mikel Goiriena Larrazabal.
  • Txaber Altube Sarrionandia.
  • Unai Mendiburu Valor.

Lan puntuagarriak amaitu ostean, Jone Uria Albizurik batu ditu puntu gehien, 631. Beraz, abenduaren 16rako txartela eskuratu dau. Holan geratu dira puntuazinoak:

  • Jone Uria Albizuri--------------------- 631.
  • Txaber Altube Sarrionandia------------- 576.
  • Aitor Bizkarra Ruiz------------------- 574'5.
  • Unai Mendiburu Valor------------------ 565.
  • Mikel Goiriena Larrazabal------------- 557.
  • Bittor Altube Sarrionandia------------ 498'5.

Igor Menika Bengoetxea izan da Berrizko saioko gai-jartzailea. Epaile, ostera, ondokoak izan dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Lemoako finalaurrekoa, zemendiaren 25ean, azkena izango da. Saioa amaitzeagaz bat, finalera sailkatutakoen zerrendea ezagutuko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu