Joanes Illarregik irabazi dau Lesakako saioa

Bizkaie! 2023-11-20 08:13   Bertsolaritzea

Finala abenduaren 2an jokatuko da Iruñean.

Lesakako udal pilotalekuan jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagunen aurrean. Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dau saioa, Lesakako Udalaren eta Lesakako Bertso Eskolaren laguntzagaz. Han, zozketak erabagitako ordenean, ondorengo bertsolariak ibili dira kantuan: Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Mikel Lasarte Cia eta Joanes Illarregi Marzol. Alaitz Rekondok aurkeztu dau saioa, eta epaile lanetan aritu dira Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Bertsolarien artean, Joanes Illarregik lortu dau puntu gehien (525,5), eta horrenbestez, abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko dan finalera sailkatu da. Hau izan da beraz saioak itxi dauen sailkapena:

  1. Joanes Illarregi Marzol (525,5).
  2. Eneko Lazkoz Martinez (521,5).
  3. Josu Sanjurjo Alzuri (492,5).
  4. Eki Mateorena Zozaia (458).
  5. Mikel Lasarte Cia (453,5).
  6. Beñat Astiz Isasi (401).

Halanda ze, Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetako hiru irabazleei, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Joanes Illarregiri hain zuzen be, puntuazinoaren araberako beste bost bertsolari gehitu dira. Hauek dira finalistak:

  • 1. Saioa Alkaiza Guallar.
  • 2. Julio Soto Ezkurdia.
  • 3. Joanes Illarregi Marzol.
  • 4. Xabat Illarregi Marzol.
  • 5. Eneko Lazkoz Martinez.
  • 6. Josu Sanjurjo Alzuri.
  • 7. Saats Karasatorre Martinez.
  • 8. Sarai Robles Vitas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu