Adimen gaitasun handiko umeak Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2023-11-17 13:28   Bertsolaritzea

Amaia Agiriano psikologoagaz egingo dau berba Mirari Martiarenak.

Aramaion batu da Hitzetik Hortzera aste honetako gonbidatuagaz: Amaia Agiriano psikologoak bere etxeko ateak zabaldu deutsoz Mirari Martiarena eta programako lantaldeari. Amaiak bere lanean buztartzen ditu psikologia, hezkuntzea, artea eta arkitekturea. Azken hamar urtean psikologo lanetan dabil eta hor buztartzen ditu maite dituan gauzak. Adimen gaitasun handiko umeen gorabeheretan Amaia aditua da.

Gaitasun handiko umee ezaugarriak eta biziteko eta sentiduteko moduak ezagutzeaz gan, euren inguruko mitoak deseregitea izango da barriketaldiaren asmoa. Askotan pentsetan baita gaitasun handiko umeek ez dabela laguntzarik behar baina guztiz kontrakoa dala azalduko dau Amaiak.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eskatuta, bertsolaritzako irakasleei be heziketea edo formazinoa emon deutse 9-11 urte arteko umeek garapen psikologikoan dituen ezaugarriei buruz. Eta bertsolaritzeak adimen gaitasun handiko umeei be asko lagundu leikiela uste dau.

Ez da bertsolaritzeagaz dauen lotura bakarra, izan be, gaztetan Almen Ikastolako bertso-eskolan ibili zan. Patxi Goikolea izan eban irakasle eta gustora gogoratzen ditu urte hareek. Bertso-eskolako sasoiez gan, gaur egun bertsoakaz dituan hartu-emonei buruz be egingo dabe berba.

Agoizko eta Berrizko finalaurrekoak

Aurrera doaz Nafarroako eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketak eta joandako astegoienean jokatutako finalaurreko bitako bertsoaldiak eskainiko dira programan.

Nafarroan bigarren finalaurrekoa Agoizko kultur etxean izan zan: Ekain Alegre, Idoia Granizo, Julen Zelaieta, Julio Soto, Urko Gartzia eta Xabat Illarregi ibili ziran kantuan, eta Maialen Belarrak egin zituan gai-emoile lanak.

Berrizko Olakueta pilotalekuan jokatu aen Bizkaiko lehen finalaurrekoa eta bertan kantau eben Aitor Etxebarriazarraga, Eneko Abasolo Abarkas, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Koldo Gezuraga eta Xabat Galletebeitia bertsolariek. Itxaro Juaristik gidatu eban saioa.

Hitzordua: Zemendiaren 18an, gaueko 21:00etan, ETB1en eta edonoiz EITB Nahieran atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu