Bihar, hilak 18, Taldekako Xilabaren finala jokatuko da

Bizkaie! 2023-11-17 10:04   Bertsolaritzea

Hazparke taldea Muttikoak taldearen kontra.

2024ko Taldekako Xilaba bihar, hilak 18, emongo deutso amaierea Ahierako Denen Etxean final handiagaz. Berton, Hazparke taldeak Muttikoak-en kontra jokatuko dabe. Finala, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, halanda be, 12:30etan bertso bazkaria izango da.

Muttikoak taldea Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxek betetzen dabe. Hazparke taldeko kideak, barriz, Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate dira.

Zuzenean ikusteko aukerea

Finala zuzenean ikusteko aukerea izango da Bertsoa.eus atarian. Izan be, Kanaldude telebistaren zuzeneko emonkizuna txertauko dabe. Kristof Arotzarena eta Marga Berra Zubietak gidatuko dabe zuzenekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu