Santiago Posteguillok 'Maldita Roma - La Conquista del poder de Julio César' aurkeztuko dau

Bizkaie! 2023-11-16 11:03   Kulturea

Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Kulturgunean.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Santiago Posteguilloren Maldita Roma - La conquista del poder de Julio César liburuaren aurkezpena egingo dau zemendiaren 22an. Idazleagaz batera, Julio Arrieta kazetaria izango da.

Roma soy yo lanak lortutako arrakastaren ostean, Santiago Posteguillok bere literatur proiektu handiari ekin deutso barriro be: Oraingoan, Julio Césarren bizitzea kontatzen dau.

Santiago Posteguillo, Europako doktorea da Valentziako Unibersidadean, eta gaur egun irakasle titularra da Castelloko Jaume I Unibersidadean. 2006. urtean, haren lehenengo liburua argitaratu eban, Africanus: El hijo del cónsul izenekoa eta horren ostean, Las legiones malditas eta La traición de Roma kaleratu zituan. Trilogía de Trajano-ren egilea da baita be.

Posteguillok Generalitat Valencianak emondako Letren Saria eta Bartzelonako Eleberri Historikoaren Barcino saria irabazteaz gan, 2018an Planeta Saria lortu eban Yo, Julia eleberriari esker. Gaztelaniazko eleberri historikoak egiten dituanetatik salduena da, 4.000.000 irakurle baino gehiago.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu