Euskadi Literatura Sariak banatu ditue
2023-11-16 08:23 KultureaGetxoko Muxikebarrin egin da ekitaldia.
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Muxikebarrin, Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan egin dan 2023ko Euskadi Literatura Sariak emoteko ekitaldian. Horrezaz gan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea eta Aitziber Atorrasagasti Kultura sustatzeko zuzendaria izan dira ekitaldian.
Ondoko hauek dira 2023ko Euskadi Literatura Sarien irabazleak:
- Euskarazko Literatura: Arantxa Urretabizkaia Bejarano, Azken Etxea (Pamiela).
- Gaztelaniazko Literatura: Alejandro Morellón Mariano, El peor escenario posible (Fulgencio Pimentel).
- Euskarazko Haur eta Gazte Literatura: Patxi Zubizarreta Dorronsoro, Zerria (Erein).
- Euskarazko Literatura Itzulpena: Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi, Paradisua (Abdulrazak Gurnah) (Elkar).
- Literatur Lanaren Ilustrazioa: Joseba Larratxe Berazadi, Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar).
- Saiakera Euskaraz: Miren Billelabeitia Benjoa, Norberak maite duena (Pamiela).
- Saiakera Gaztelaniaz: Ander Izagirre Olaizola, Vuelta al país de Elkano (Libros del K.O.).
Iñigo Urkullu Lehendakariak ekitaldian adierazo dauenez literaturaren beharra eta garrantzia aldarrikatzeko aukera eskaini ohi desku Sariak. Aukerea ezin hobea idazleei eta argitaratzaileei esker ona adierazoteko. Horrezaz gan, hitzaren garrantzia azpimarrau nahi izan dau Lehendakariak: Berbeak egiten gaituela gizaki esaten dabe jakintsuek. Hitzek adierazoten dabe gizakion premiak. Errealidadea kontatzen diogu alkarri eta amesak baita be, fikzinoak hain zuzen be. Fikzinoak asmatzen dituan izaki bakarrak omen gara, berbearen gaitasuna dogulako. Beraz, garrantzitsua da hitzaren balioa aldarrikatzea.
Muxikebarrin egin dan ekitaldian saridunak entzuteko aukerea be izan da eta beraien liburuen pasarteak irakurri dira Amoranteren musikagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!