'Errima ehiztariak' taldea nagusitu da azken kanporaketan
2023-11-16 07:55 BertsolaritzeaTalde irabazlea Mungiako finalaurrekora sailkatu da, zemendiren 22kora.
Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketako azken kanporaketa jokatu da Zornotzako Andra Mari Ikastolan. Talde irabazlea Mungiako finalaurrekora sailkatu da, zemendiren 22kora.
Lehen lau saioak jokatuta, XXXI. Gazteen BBK Sariketeak amaitu dau kanporaketen fasea. Laugarren eta azkena Zornotzan izan da, gaur goizean, Andra Mari Ikastolan. Bertan, sariketan lehen aldiz, hiru talde ibili dira kantuan: Poto maitaleak, Iurretaren su etenetik eta Errima ehiztariak.
Talde horreetan bertsolari honeek kantau dabe:
- Poto maitaleak: Iradi Barrenetxea (Artea) eta Iraia Lauzirika (Zornotza).
- Iurretaren su etenetik: Garazi Uriarte (Berriz), Kelmene Abaitua (Berriz) eta Naroa Jaio (Iurreta).
- Errima ehiztariak: Naroa Iturrioz (Zornotza), Enara Gallastegi (Dima) eta Haizea Telleria (Bilbo).
Gai-jartzaile lanak Xabier Irakulisek egin ditu. Epaileak, ostera, Ander Elortegi, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi izan dira. Epaileen idazkaria: Maria Ortega.
Datozen saioak
Kanporaketak amaitu eta finalaurrekoen fasean, datorren astelehenean izango da lehenengoa, Getxoko Getxo Elkartegian, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Sagutxo kaskarinak eta Txori kantari taldeak ibiliko dira. Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Torrebillela kultur etxean, zemendiaren 22an. Bertan, gaurko saioko irabazlea, Errima ehiztariak, eta Zallako Anitzak ibiliko bertsotan gaztetxoen mailan.
Nagusienean, ostera, Sasemorenak, Pello Joxepak eta Bilboko Bertsolari Koittauak izango dira parte-hartzaileak Getxoko finalaurrekoan; Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba...Learen bertsoak taldeak izango dira protagonista Mungian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!