Lasala jantza-konpainiak 10. urteurrena ospatuko dau Berriz eta Zornotzan

Bizkaie! 2023-11-15 12:15   Kulturea

Ikuskizunak, Euskadiko Jantza Zirkuituaren programazinoaren parte dira.

Jantzearen XIX. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez atontzen dan ekimena, Berrizen eta Zornotzan aurkeztuko dabe Lasala, 10 urte Euskadin eta munduan jantzan lelopean.

Zemendiaren 18an, Berrizen

Zemendiaren 18an, zapatuan, arratsaldeko 19:00retan, Berrizko Kultur Etxean izango da Lasala, Judith Argomanizek zuzendutako jantza garaikideko konpainia. Hasiera-hasieratik, etenbarik ikertzen ibili da Lasala, hizkuntza fisikoa eta egungo estetikea sortzeko. Ibilbide bizia eta aberasgarria izan dau, horri esker, lengoaia koreografiko sendotuz. Ikuskizun horretan taldearen piezarik enblematikoenak ikusi ahalko dira.

Sarrerak hemen.

Zemendiaren 24an, Zornotzan

Zornotzan, Lasalak lan barria aurkeztuko dau, Shine izenekoa, Judith Argomanizen eskutik.

Askatasun personaleko eta erantzukizun kolektiboko kontzeptuetan zehar benetako bidaia emozional bat eginarazoteko helburuagaz. Gorputza objektu moduan jorratuz, diskurso espiritual, epe laburreko pentsakeran eta inperfekzinoaren edertasun naturalean oinarritua. Jantzearen kodeetan, spoken-wordean, soinuan eta eszenaratze baten dirdiran funtsautako esperientzia da.

Ikuskizuna Zornotzako Aretoan izango da, zemendiaren 24an, barikuan, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu