Maria Bengoak 'El mar de Arrigunaga' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2023-11-15 10:48   Kulturea

Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrieta Kulturgunean.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Maria Bengoaren El mar de Arrigunaga liburuaren aurkezpena egingo dau zemendiaren 21ean. Idazleagaz batera, Tusquets argitaletxeko zuzendaria dan Juan Cerezo, Miguel Gonzalez San Martin idazlea eta Elena Sierra kazetaria egongo dira. Hitzordua 19:00retan da, Bidebarrietako Kulturguneko Areto Nagusian.

Hogeita hamagarren hamarkadako Bilbon, ume sentikor batek Arrigunagako hondartzearen ondoan  ahaztezineko udak biziko ditu. Gerrearen ondoren eta irakurketan babestua, ezkutuan idazten hasiko da merkataritza-marinel lez trebatzen dan bitartean. Aurrerago, Bilbora bueltauko da. Esperientzia horreek guztiek, damutu beharrean, indartu egiten dabe, izan be, uritik urrun, etxe bat eregiko dau, bertan, bere istorioa kontetako.

María Bengoa Lapatza-Gortazar

María Bengoa Lapatza-Gortazar (Bilbo, 1959) Informazino Zientzietan lizentziatua da. Bilbao egunkariko erredaktore lanak egin zituan eta El Correo egunkariko kultura sailean kolaboretan dau 1987tik. Kazetaritzan egindako lanagaitik Emakunderen Hedabideak Saria jaso eban (1996). A París en globo (1998) eta La poeta Ángela Figuera (2003) lako obren idazlea da eta Pedro Ugartegaz batera, Bilbao, almacén de ficciones (2000) editau eban. El mar de Arrigunaga, kontakizun indartsu eta hunkigarria da, Ramiro Pinilla idazlearen umezaroari eta gaztaroari buruzkoa, halanda ze, haren izakerea erakusken dauena.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu