Santurtzin jokatuko da bigarren finalaurrekoa
2023-11-14 10:19 BertsolaritzeaZemendiaren 18an izango da saioa, Serantes Kultur Aretoan.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen bigarren eta azken finalaurrekoa zapatuan joakatu da, zemendiaren 18an. Santurtziko Serantes Kultur Aretoan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan. Ondoko sei bertsolariek kantauko dabe:
- Aitor Bizkarra Ruiz.
- Bittor Altube Sarrionandia.
- Jone Uria Albizuri.
- Mikel Goiriena Larrazabal.
- Unai Mendiburu Valor.
Gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea ibiliko da. Epaile, barriz, ondokoak izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.
Sarrerak salgai dagoz hemen eta saioaren egunean oraindino sarrerarik balego, Serantes Kultur Aretoko lehiatilean egongo dira, 16:00etatik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!