'Maitasunaren geografiak' lelopean 2023ko Literaktum

Bizkaie! 2023-11-14 09:08   Kulturea

Literaktum letren jaialdia zemendiaren 13tik 26ra izango da.

Maitasunaren geografiak dau goiburu aurtongo literatura jaialdiak. Maitasuna, ulertzen ez dogun baina biziteko ezinbestekoa dan sentimendua, izan be, bizi ahal da ezelako maitasun barik? Maitasunak, maitasun ezak edo desamodioak emozinorik muturrekoenak eregi leikez gizakiarengan eta sortzaileakan, sorkuntza iturri be izaten dira.

Literaktum-en inguruan batuko dira, Antonio Muñoz Molina, Ray Loriga, Marta Jiménez, Alejandro Gándara, Máximo Huerta eta Patxi Zubizarreta, euren azken lanetan adierazotako maitasun mota ezbardinen ñabardura edo zehetasun eta garrantziaz berba egiteko. Ramón Andrés, Gioconda Belli eta Antje Rávic Strubel be izango dira Literaktum-en. Horrezaz gan, literatura jaialdia liburu-dendetara bueltauko da, liburu-saltzaileegaz dituen lankidetza hartu-emonak sendotuz. Esaterako, Zubieta-TROA liburu-dendan izango da Jacobo Bergareche eta Elkar Aretoan, barriz, Nerea Balda.

Modu batera zein bestera, urteurrenek lekua izango dabe Literaktum-en, izan be, Mikel Laboa sortzaile handia hil zala 15 urte beteko dira abenduan, Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan argitaratu zala 150 eta Euskal Irudigileen alkarteak, 20 urte bete ditu. Beraz, hiru erakusketa iragarri ditue.

Ume literatureari jagokonez, Patri Urkizuren Lagunartean berbaldia egongo da eta Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak be izango dira Literaktum-en.

Jaialdiak bestelako lengoaiak eta diziplinak literaturara hurreratzea dau ezaugarri. Horrezaz gan, antzezlanak, literatur emonaldi musikatuak, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik datorren Poesia(k) eta maitasuna(k) emonaldiak eta ilustrazino lehiaketak beteko dabe programea.

Programazinoa

- Zemendiak 14.

- Zemendiak 15.

- Zemendiak 16.

- Zemendiak 17.

- Zemendiak 20.

- Zemendiak 21.

- Zemendiak 22.

- Zemendiak 23.

- Zemendiak 24.

Jarduera bereziak

- Zemendiak 13.

- Zemendiak 16.

  • Bideoforuma. Call me by your name (2017), Luca Guadagnino. Dinamizatzailea: Jonathan Sedeño, Intxaurrondo K.E.19:00

- Zemendiak 17.

- Zemendiak 19.

- Zemendiak 21.

- Zemendiak 22.

- Zemendiak 23.

- Zemendiak 24.

- Zemendiak 25.

Erakusketeak

Likteratum Txikia

- Zemendiak 16.

- Zemendiak 17 - 25

- Zemendiak 17.

- Zemendiak 18.

- Zemendiak 20.

- Zemendiak 21.

- Zemendiak 24.

- Zemendiak 25.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu