Bertsozale Elkarteak eta Laboral Kutxak alkarlanerako hitzarmena barritu dabe

Bizkaie! 2023-11-14 08:19   Bertsolaritzea

Finantza erakundeak Bertsozaleren proiektua laguntzen eta babesten jarrituko dau.

Bertsozale Alkarteko eta Laboral Kutxako ordezkariak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal kulturea eta euskerea sustatzeko helburuagaz bat eginda, alkarlanerako hitzarmena barritu dabe Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Laboral Kutxak. Igor Elortzak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza Taldeko kidea, eta Ibon Urgoitik, Laboral Kutxako Negozinoaren Garapenerako Zuzendaria, sinatu dute hitzarmena Arrasaten.

2015ean sinatu eben lehen aldiz alkarlanerako hitzarmena eta orain lau urte barritu zan; urteotan egindako bideagaz pozik eta alkarlanean sinistuta dator akordioa. Hitzarmen horri esker, Laboral Kutxak Bertsozale Elkartearen proiektu osoa laguntzen eta babesten jarraituko dau, besteak beste, plazan, hezkuntzan, edota ikerkuntzan gauzatzen dituan proiektuetan eta horreen gizarteratzean. Horrezaz gan, alde bientzat interesgarriak izan daitekezan proiektu zehatzetarako alkarlanerako aukerea be jasoten dau akordioak.

Bertsolaritzea jagotea, sustatzea eta etorkizuna ziurtatzea ditu helburu Bertsozale Elkarteak; gizartearentzat onuragarriak diran arlo askotan eragiten dau, halanda ze, personen garapen eta ongizatean, euskerearen normalizazinoan edota kultur ondarearen jagoletzan.

Laboral Kutxari jagokenez, euskal kulturearen eta euskerearen garapenaren aldeko lana eta konpromisoa entidadearen Estatutu Sozialetan jasoten da, izan be, izateko modu horri erantzunez hamaika proiektu bideratzen laguntzen dau.

Hitzarmen horri eta Laboral Kutxaren ekarpenari esker, bertsolaritzeak bultzada handia jasoko dau beste lau urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu