'Zallako Anitzak' taldea nagusitu da hirugarren kanporaketan
2023-11-13 13:11 BertsolaritzeaHurrengo kanporaketea zemendiaren 15ean jokatuko da Zornotzan.
Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketeak hirugarren kanporaketea izan dau gaur, Zallan. Herriko Mimetiz HLHI ikastetxean jokatu da azken aurreko kanporaketea eta talde bi ibili dira kantuan: Zallako Anitzak eta Sopu Bertso Abentura. Halanda ze, Zallako Anitzak taldea sailkatu da zemendiaren 20an izango dan Getxoko finalaurrekora.
Honako honeek izan dira bertsolariak:
- Zallako Anitzak: Nahia Ruiz de Arbulo, Aimar Marcos eta Naia Martin (Zalla).
- Sopu Bertso Abentura: Izei Nuñez, Adur Lopez eta Iker Garai (Sopuerta).
Saioko aurkezlea Jon Martinez Beaskoetxea izan da eta epaimahaikideak Etxahun Lekue Etxebarria, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Ander Elortegi Garatea izan dira. Epaileen ordezkari, ostera, Maria Ortega Zubiate ibili da.
BBK Sariketako azkenengo kanporaketea datorren eguaztenean, zemendiaren 15ean, jokatuko da Zornotzan, goizeko 10:00etan. Bertan, hiru taldek hartuko dabe parte: Poto maitaleak, Iurretaren su etenetik eta Errima ehiztariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!