Aiguestortes eta Sant Maurici parke naturalak

Amaia Larruzea 2023-11-13 07:52   Ibilian-ibilian

Sekulako aldaketea izaten da paisaje horretan urtaro bakotxean.

Alde batetik, goi-mendi arloko ingurua izanik, Kataluniako zonalderik berezienetako bat da. Bidean, tenperatura kontraste handiak antzemon daitekez, esaterako, posible da bidean bero sentidutea eta Sant Maurici lakua zeharkatu ostean, sekulako tenperatura aldaketak bizi izatea. Orientazinoa, inklinazinoa, tenperatura termikoa... baldintza ugari dira horren arrazoi.

Bertara gerturatzeko, bide ugari dagoz, baina, zalantza barik, ezagunena Espot herrikoa dala esango neuke. Hauxe da Parkearen abiapuntu eta helduera ohikoa. Bertotik igota gagoz, baina, oraingoan, barriz, Sort herrian gengozan eta benetan esaten dot, ikaragarri gustatu jatazan. Egun ugari igaro ostean, aukera asko eskaintzen dituala esango neuke. Azkenean, errepide estua izan arren, 20/25 bat minututan, Espot herrira edo lakuetara piraguan ibiltera gerturatzeko aukerea dago.

Parke Naturala zehatzago jagotea mereziduko leuke eta laguntzino handiagoa izan dauen neurrian, antxinako bideak berreskuratu eta barriak sortzen eta jagoten dabiz, beraz, aukerak nonahi dagoz. Batetik, Espot herritik goraino joateko aukerea dago; bestetik, gorago dagozan aparkalekuetan kotxea itxi eta handik igon; eta azkenik, 4x4 autoek taxi antzeko zerbitzua be eskaintzen dabe bertara heltzeko.

Nabarmentzekoa da naturako inguru guztiek aldaketa nabarmenak biziten dituela unean uneko garaiaren arabera, baina parke horretan jazoten dana, oso xelebrea begitanzten jat, izan be, sekulako aldea dago Aiguestortes udan ezagutzea edota neguan. Neguan lakuak izoztuta dagoz edota edurraz estalita eta udan, kolorerik urdinena eta berdeena dabe. Garai batean zein bestean bertaratzea gomendatuko neban, holan egin neban nik eta a ze poza alde horrek eskaintzen dauen bizipoza eta sensazinoa.

Sant Maurici lakua dogu berbagai artikulu honetan, baina ez neuke horretara mugatu nahi; denpora gehiago izan ezkero, Ratera ur-saltoa eta Ratera lakura gerturatzea gomendatuko neuke, baita GR-11 edota Transpirenaika ezaguneko ibilbidea aterpez aterpe aurrera egiteko. Informazino puntu asko dagoz Espot herrian bertan eta Parke Naturala inguratzen daben lekuetan, beraz, maparik edota aholku gehiago behar izan ezkero, horra hor aukerea, baita Wikiloc-eko tracketan be, hori bai, lehen esan bezela, neguan eta udan baldintzatan beti dagoz gorabeheak. Garaian garaiko ibilbideak jarraitzea komenidu da.

Inguru ederra da, batetik zein bestetik, hara eta hona, laku ederrak inguruetan. Begien energia pizteko, atxaki ezin hobea da Lleidako Aiguestortes eta Sant Maurici parke naturala. Gozau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu