Ion Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2023-11-13 07:50   Kulturea

Elkar argitaletxeak kaleratu dau diskoa.

Silvio Rodriguez kantautore kubatarra ezeze, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Itziar Ituño, Elizondoko Abesbatza Ttikia, Olaia Inziarte, Ibrahima Balde eta Luis Pastor izan ditu bidelagun proiektu barri horretan.

Orain dala urte bi, Kantu Bat Gara izeneko disko-liburua kaleratu eban Jon Maia bertsolari, idazle eta kantariak. 30 urtez berak idatzitako hitzekaz beste talde eta musikari batzuek entzutetsu bilakatu dituen kantak bildu zituan lan horretan.

Orain, barriz, Kantu Berri Bat Gara disko-liburuan, kanta barriak dira nagusi. Halanda ze, Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak eta Gariren abestien bersino bana dagoz entzungai diskoan.

Horretarako, lagun ugariren laguntzinoa izan dau Maiak, besteak beste, Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta Silvio Rodriguez kantautore kubatarra.

Irudietan, barriz, bertsolariak bere iruditeria errepasau dau testu batean, eta Balu Street artistea arduratu da ilustrazinoegaz. Elkar argitaletxeak kaleratu dau diskoa.

Entzun hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu