Julio Sotok irabazi dau Agoizko saioa

Bizkaie! 2023-11-13 08:56   Bertsolaritzea

270 lagun inguru batu dira Agoizko Kultur Etxean.

Agoizko Kultur Etxean jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapeletako bigarren finalaurrekoa, 270 lagunen aurrean. Sei bertsolarik kantau dabe zozketeak erabagitako ordenean: Ekain Alegre Gil, Idoia Granizo Uribarrena, Julio Soto Ezkurdia, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol eta Urko Gartzia Aleman. Maialen Belarra ibili da gai-jartzaile lanetan eta epaile, barriz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena izan dira.

Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Julio Sotok eskuratu dau puntu gehien (543,5) eta horrenbestez, saioa irabazi eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko dan finalerako sailkatu da. Hau izan da beraz saioak itxi dauen sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia (543,5).

2. Xabat Illarregi Marzol (529,5).

3. Julen Zelaieta Iriarte (458).

4. Ekain Alegre Gil (457,5).

5. Urko Gartzia Aleman (445).

6. Idoia Granizo Uribarrena (409,5).

Finalaurreko bakarra gelditzen da, zemendiaren 19an Lesakan jokatuko dana. Bertako frontoian ibiliko dira kantari Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi. Horren ostean jakingo da zeintzuk diran zortzi finalistak. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu