Xabat Galletebeitia da lehen finalistea

Bizkaie! 2023-11-13 08:36   Bertsolaritzea

Berrizko Olakueta frontoian egin dabe Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa.

Xabat Galletebeitia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Berrizko Olakueta frontoian egin dabe lehen geldialdia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoek. Bertsozalez ganezka egon da frontoia, izan be, 550 lagun gerturau dira bertara. Ondoko sei bertsolariek kantau dabe:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.
  • Eneko Abasolo Txabarri Abarkas.
  • Gorka Pagonabarraga Agorria.
  • Iruri Altzerreka Martinez.
  • Koldo Gezuraga Seijido.
  • Xabat Galletebeitia Abaroa.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Xabat Galletebeitia Abaroa izan da puntu gehien batu dituana, 616,5 hain zuzen be. Beraz, abenduaren 16rako txartela eskuratu dau. Saioko puntuazinoak:

  • Xabat Galletebeitia Abaroa: 616'5.
  • Gorka Pagonabarraga Agorria: 604.
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 585'5.
  • Eneko Abasolo Txabarri Abarkas: 550'5.
  • Koldo Gezuraga Seijido: 549'5.
  • Iruri Altzerreka Martinez: 548'5.

Itxaro Juaristi Olaetxea izan da gai-jartzailea. Epaile lanetan, barriz, honako honeek ibili dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu