Euskampus Bordeaux Eguna 2023

Bizkaie! 2023-11-13 07:45   Kulturea

Zemendiaren 13an eta 14an.

Euskampus-Bordeaux Eguna, Euskal Herriko Unibersidadeko eta Bordeleko Unibersidadeko Euskampus Bordeaux Mugaz Gaindiko Campuseko komunidadearen urteroko topaketea bederatzigarren edizinora heldu eta Bilbon egingo da lehen aldiz. Urteroko hitzordu honek Europan ekimen parebakoa dan mugaz gaindiko campus honetan jorratzen diran proiektu eta lankidetza guztiak konpartidu eta ikusarazoteko eta balioesteko balio dau.

Topaketaren inaugurazinoan parte hartuko dabe:

- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.

- Dean Lewis, Bordeleko Unibersidadeko burua.

- Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.

- Pierre Hurmic, Bordeleko alkatea.

- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.

- Arola Urdangarin, Lurralde Lankidetzarako Europako Taldearen zuzendaria, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea.

- Jesús Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia.

- Javier Aizpurua, DIPCko ikertzailea.

Parte-hartzaileen errekorra egin da aurtengoan, izan be, guztira unibersidade bietako eta inplikautako ganerako erakundeetako, gehi beste eragile sozioekonomiko batzuetako 350 personak emon baitabe izena. Ekitaldiak lankidetza-sareak indartzeko eta zabaltzeko balioko dau, bai eta mugaz gaindiko campusaren ezaugarri diran kultura anitzeko, hizkuntza anitzeko eta diziplina arteko kohesinoa sustatzeko be.

Maila instituzionalean, inaugurazino-saioan, UPV/EHUko errektoreak eta Bordeleko Unibersidadeko presidenteak aliantzea barrituko dabe, 2023-2027 aldirako esparru-akordio barria sinatuz. Era bereab, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi barria aurkeztuko da. Laborategi horrek LTC Sarea zabalduko dau, zazpigarrena izango baita. Unibersidade biek eta Eusko Jaurlaritzeak bultzatuta eta finantziauta, LTC horreetan alkarregaz lan egiten dabe Euskal Herriko eta Bordeleko ikerketa-taldeek eta, horri esker, mugaz gaindiko ikerketa-komunidadeak sortu dira.

Bederatzigarren Euskampus-Bordeaux Egunean lankidetza anitzeko tailerra egingo da, besteak beste, gure lurraldeetako trantsizinoei erantzun kolektiboak, proiektuak eta ekimenak konpartiduz tailerrean, Mugaz Gaindiko Campusean inplikautako profil guztietako personek alkarlanean lan egingo dabe Ardatz Atlantikoaren esparruan hiru transizinoek (Digitala eta Teknologikoa, Energetikoa eta Klimatikoa, Osasunekoa eta Soziala) dakarzen erronken ikuspegi partekatua sortzeko, Euskadi-Akitaniako itsasertzari balioa emonez. Beste jarduera bat Euskampus Bordeaux Campusaren barruan da. Bertan, hautatutako 15 personak 173 segundotan (Bilbo eta Bordele arteko distantzia itsas milietan) mugaz gaindiko campusean jorratutako proiektua aurkeztuko dabe.

Beste proiektu batzuk be aurkeztuko dira, besteak beste, Bisky Team eta Formula Student, Bilboko Injinerutza Eskolearenak eta Enlight Unibersidade Europarraren etapa barria. UPV/EHUk eta Bordeleko Unibersidadeak kontinenteko beste zortzi unibersidadegaz batera osotzen dabe Enlight.

Horrezz gan, lehenengo aldiz, arte-erakusketa bat atonduda: Transformart. Bertan, unibersidade bietako ikasleek, ikertzaileek eta administrazinoko langileek sortutako 45 lan egongo dira ikusgai. Mugaz gaindiko lankidetzeari buruz, pinturea, eskulturea, arte grafikoak eta poesia batzen. Erakusketea zemendiaren 22ra arte egongo da ikusgai Bilboko Injinerutza Eskolan.

Informazino gehiago hemen.

Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusa

Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusa 2011n sortu zan, UPV/EHUren eta Bordeleko Unibersidadearen bikaintasun-programetatik abiatuta eta DIPCren (Donostia International Physics Center) eta Tecnaliaren laguntzinoari esker. Bere helburua ikasleei, irakasleei eta ikertzaileei eta administrazino eta zerbitzuetako langileei irakaskuntza, ikaskuntza eta trebakuntza-ingurune bakarra eskaintzea da; Europan ikerketa kooperatiboko gune liderra ezartzea eta enpresa, gizarte-erakunde, administrazino publiko eta herritarrakaz batera, ezagutzan eta barrikuntzan buru-belarri dabizan lurralde-ekosistemak sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu