Aimar: 'Naturaltasuna bilatu dot neure konfesinoetan'

Andoni Mugica Lopez 2023-11-13 07:55   Barriketan

Aimar (Aimar Cid, Gernika, Bizkaia) da bakarkako proiektuaren izen artistikoa. Futbolari profesionala izandakoa, hezitzaile eta irakasle lanbidez, urteak daroaz musika munduan kantuak sortzen eta letrak idazten, izan be, Dientes de Luna taldeagaz bost disko argitaratu ditu.

Orain, bakarkako musika ibilbideari ekin deutso, sormen barriari Aimar izena jarriz. Artistearen lehen lana (Confesiones de un amor abstracto) liburu-diskoa da eta kantuetan tartekaturik doaz poesia audioak. Jagoba Ormaetxeagaz batera grabau eta produzidu dau disko osoa.

Halanda ze, Aimar-egaz egin dogu berba, bakarkako lehengo diskoari buruz.

1.- Bakarko lehenengo diskoa atara dozu, Confesiones de un amor abstracto izenekoa, zelan joan da?

Confesiones de un amor abstracto diskoak era batera edo bestera emoten deutso izena disko barruan dagoanari. Orain arte palazaratu dodazan kantak konfesino moduan dagoz idatzita, barrutik ataratako gauzak dira.

Azkenengo urteetan neuretzat gorde dodazan gauzaz gan, amore abstraktu hori, maitasuna eta holako gauzak be nabarmentzetn ditut. Gero, abstraktua kontzeptuaren inguruan, egia esan apur bat abstraktua sentiduten naz [Barreak].

2.- Disko intimoa dala autortzen dozu, menpekotasun barik, zure bizi-esperientziak azaltzen dira berton?

Bai. Intimoa dan bezela, erromantikoa be bada, baina ez amodioaren inguruan. Ez ditut epe luzerako helbururik, eta kantu honeekaz etorri behar dana etorriko da eta topera disfrutau gura dot. Azkenean 20 urtetan dagoan ames hori, esaterako, estadioak betetzeanak, alde batera itxita dagoz eta gaur egun, badakit eta ulertzen dot musikeak zer emoten deustan. Hori bai, sentiduten dot musikea sortzeko beharra dodala.

Holan sortu ditut abestiak, helburu bako abestiak izan dira hasieratik, baina, ikusita zelan dagoan egoerea, gauza barriak urteten dabiz eta edozein gauza, handi zein txiki, distrutetako nagou orain momentuan.

3.- No soy de nadie, Amotina, Amos Abstracto edo Se Me Olvidó Decir Te Quiero abestiak dagoz disko barrian, gehien gustetan jatzuna?

Ez neban jakingo zein esan. Bakotxak zeozer ezbardina eragiten deust buruan. Bakotxak indar bat emoten deust. Altzetan nazen arabera, kantu bat edo bestea behar dot.

Egoera ezbardin bat sentiarazoko deutso entzuleari eta esangura horretan oso pozik geratu naz egia esan abesti danakaz.

4.- Gauzak holan dirala, Dientes de Luna taldea bizirik jarraituko dau? Parte hartuko dozu bertan?

Dientes de Luna ezta desagertuko inondik inora. Oraindino geratzen gara, alkarregaz joten dogu, baina egia da maistazuna bajuagoa dala gaur egun, izan be, bizitzak bakotxari opari ezbardinak emon deutsoaz eta denporea behar izaten dabe eta horregaitik Dientes de Luna apurtxo bat motelago dago. Baina, hor gabiz.

Horrek ez dau esan nahi Dientes de Lunas taldean ez dodala joko, baina momentua izan da neure barruan dodazan gauzak atarateko. Ganera, neuretzako erronka bat da, hainbeste urteetan talde moduan ibili ondoren, bakarka zeozer egitea, Aimar izenpean, neure bizipenetatik aterata.

4.- Euskalduna izan da, bitxia da abesti guztiak gaztelaniaz izatea, zein da arrazoia?

Bai, bitxia da, ganera euskalduna izanda. Nire egunerokotasunean euskeraz berba egiten dot, baina kantuak holan etorri dira. Zorionez, hizkuntza bietan idatzi neike, halanda ze, euskerazko kantuak seguro helduko dirala. Baina, oraingo hineek, kasualidadez edo ez, gaztelaniaz dira.

Beti be, naturaltasuna bilatu dot neure konfesinoetan eta hau izan da urten jatana eta ez daukat inolako arazorik horregaz. Hori bai, badakit momentu baten euskerazkoak be izango dirala gaztelaniazkoak baino gehiago.

6.- Zeintzuk izan dira zeure erreferenteak diskoan?

Egia esan oraingoan ez naz geratu pentsetan neure erreferenteetan. Uste dot hori be badala apurtxo bat diskoaren indargunea. Kantuak, askatasun osoz sortu ditut, eta gero bakotxak ikusiko dau ze transmitiduten eutson.

Azken baten, barrutik urten deustana idatzi eta konposau dot eta egia esan oso proiektu librea da.

7.- Kontzertuei jagokenez, zelan dozu agendea? Durangoko Azokan egongo zara?

Etorkizunean ez dakit zelan gauzak zelan etorriko diran. Egunetik egunera noa, momentuei probetxua atarata. Orain, diskoa plazan dagoala pentsetan dot, zemendiaren 7an hain zuzen be.

Zemendiaren 24an, Bilbon joten dogu eta espero baino sarrera gehiago saldu doguz, izan be, sarrerak agortu egin dira. Ez neban espero eta esangura horretan oso pozik nago.

Abenduan, Durangoko Azokan, seguruenik Baga Bigako stand-ean diskoa salgai egongo da. Ni neu hortik hor ibiliko naz, baina espero dot egun batzuk oporretara joatea, beharra daukat eta [Barreak].

8.- Horrezaz gan, kontzertuetan bakarrik joko dozu edo talde bategaz?

Formatua aldatzen joango naz, ulertzen dot musikea ez dala bardina leku batean edo bestean. Publikoak be gauza ezbardinak eskatzen ditu. Prest nago bakarkaka joteko, bikotean, hirukotean edo talde osoagaz. Adibidez, Bilboko kontzertura taldea osoa joango gara, baina beste kontzertu batzuk formatu murriztuan izango dira.
 
10.- CD + liburuxkea atara dozuz eta oraindino ezin doguz entzun abesti guztiak Spotify lako plataformetan, noiz entzun ahal izango doguz online?

Horretan be, apurtxo bat erromantikoa izango naz. Gaur egun gizarteak dana jarten deusku erraz, eskura, eta artelanak ez doguz hainbeste baloretan. Neure eretxiz, musikoen lana behar dan moduan balorau behar dogu, musikagileetatik hasita. 

Nik liburu bat sortu dot, liburu horretan abestiak dagoz idatzita baina ez kantetan diran moduan pensau diran moduan baino. Egia esan nire diseinatzaile partikularrak, nire anaiak, holan irudikatu dau, detaile piloagaz, formatu oso berezia eta gitxitan ikusi dana. Horren helburua, abestiak entzuteaz gan, ikustea be bada, izan be, abestiak askoz hobeto ulertuko dira.

Hori bai, QR kode bat dago disko barruan, abestiak era digitalean deskargau ahal izateko. Bihar-etzi ikusiko doguz emoitzak eta behar bada, zeinek daki, plataforma gehiagotara igoko doguz. Baina, momentuz, holan egitea erabagi dogu. Ez goaz arrakastaren bila, nahi doguna da jenteak disfrutetea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu