Amorebieta-Etxanok Xabier Amuriza omenduko dau
2023-11-09 11:11 KultureaEuskal Herriko Doinuak 2023 Etxano – Xabier Amuriza, Torreburutik Euskal Herrira Kantuz lelopean.
Euskal Herriko Doinuak 2023 Etxano – Xabier Amuriza, Torreburutik Euskal Herrira kantuz programea aurkeztu dabe Etxanoko Andra Mari auzo alkartearen instalazinoetan. Bertan izan dira Ainhoa Salterain (alkatea), Jon Artabe (Idazkaritza, Funtzino Publiko, Gardentasun eta Gobernu Oneko zinegotzia, eta Euskerea, Bardintasuna eta Arkalaz!-en zeharkakotasunaren koordinatzailea) eta Olaia Hormaetxea (Etxanoko Andra Mari auzo alkarteko ordezkaria).
Ainhoa Salterain alkateak nabarmendu nahi izan dau herrian jaio diran eta komunidadeari ekarpen esanguratsua egin deutsen personaia ospetsuei omenaldia egitearen garrantzia: Gaur hemen gagoz Xabier Amurizari omenaldia azaldu eta horren harira atondutako programea aurkezteko. Xabier Amuriza Amorebieta-Etxanok emon dauen figura nabarmenetako bat da, geure historian aztarna ezabauezina itxi dauena eta geure euskal nortasunari eta kultureari ekarpen handia egin deutson persona aparta. Neurri horretako personaiei omenaldia egitea ez da errekonozimendu hutsa eta esker oneko ekintza bat, hareen ondarea etorkizuneko belaunaldientzat gordeteko modu bat baino.
Bestalde, Jon Artabe zinegotziak esker oneko hitzak izan ditu Etxanoko Andra Mari Berri auzo alkartearentzat, Xabier Amurizari atondutako omenaldiagaitik: Holako autormenak funzino ugari beteten ditue; batetik, personaiak berak merezidutako autortzea jasoten dau; eta bestetik, belaunaldi gazteenei oinarrizko balioak transmitiduten deutsee. Xabier Amurizak, bere bizitzearen eta obrearen bitartez, norberaren lanak, dedikazinoak, ahaleginak eta pasinoak daben garrantzia erakutsi deusku, inspirazino-iturri da geu guztiontzat.
Horrezaz gan, Olaia Hormaetxeak, Etxanoko Andra Mari auzo alkarteko ordezkariak, Xabier Amurizaren lorpen ugarietako bat azpimarratu dau, Oskorri talde mitikoaren Euskal Herrian Euskaraz abestiaren letrak gogoratuz: 1980an, Oskorri talde ikonikoak Euskal Herrian Euskaraz abestia kaleratu eban, euskaldunentzako ereserki bihurtu zana. Haren eduki errebindikatiboaz harago, abesti horrek musika gustagarri eta goxoa be baudauka. Eta berbak? Maisulana da! Abesti horren egiletzea Xabier Amurizarena da. Eta geurea azpimarratzen dot, Etxano udalerri independentea zan garaian, Xabier Amuriza Torreburubarri baserrian jaio baitzan, euskereari eta geure herriaren aberastasun kulturalari ekarpen handia egin deutson tokian.
Gauzak holan, zemendiaren 10etik 12ra izango dan egitaraua aurkeztu dabe.
- Zemendiak 10.
- 17:30: Etxanoko Errealdoien kalejirea.
- 18:00: Ikastetxea guztietako haurren kantaldiaren topaketea.
- 18:30: Abeskimuren kantaldia.
- Zemendiak 11. Xabier Amurizaren omenaldia.
- 9:30: Bizi bat oroimenean (X. Amuriza). Ibilaldi Antzeztua. Bizkargin, autzagane Etxanoko eleizan.
- 4:00: Bideo emonaldia. Eleizan.
- 15:00: Herri bazkaria.
- 17:00: Kantaldia, Eneko Larruzeagaz.
- 20:00: Soinu txikie. Emonaldia Zelaietako Frotoian.
- 21:30: Ikuskizuna Zelaietako Frotoian. Konbidadu bereziak: Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta herriko musikariak.
- Zemendiak 12.
- 10:30: Gosaria. Eztarria berotzeko.
- 11:30: Irrintzi ikastaroa.
- 12:30: Kontzertua. Amorebieta-Etxanoko talde, otxote eta abesbatzaren emonaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!