Zemendiaren 11n, jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen
2023-11-09 09:56 BertsolaritzeaSarrera gitxi batzuk besterik ez dira gelditzen.
Zapatu honetan jokatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Agoizko Kultur Etxean. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa eta sei bertsolarik kantauko dabe: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil, Julen Zelaieta Iriarte eta Urko Gartzia Aleman. Maialen Belarra izango da gai-jartzailea; epaile lanetan, ostera, bost laguneko taldea: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.
Erosi sarrerak hemen.
Saioko irabazleak zuzenean eskuratuko dau abenduaren 2an Iruñean jokatuko dan finalerako txartela; gainontzekoek, finalaurreko guztiak amaitu arte itxaron beharko dabe, puntuazinoaren arabera sailkatzen diran ala ez jakiteko. Momentuz, Saioa Alkaiza Guallar da sailkatu bakarra, pasa dan zapatuko Altsasuko saioa irabazi eta gero.
Zemendiaren 19an jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa, Lesakan, eta hor argituko da finalisten zerrendea.
Herri horretako Kultur Etxean jokatuko da saioa, 17:30ean. Kantauko daben sei bertsolarietatik, irabazleak eskuratuko dau finalerako txartel zuzena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!