'Txori kantari' taldea, bigarren kanporaketako irabazlea
2023-11-09 08:06 BertsolaritzeaBigarren kanporaketea Bermeoko Eleizalde Ikastolan jokatu da.
Gazteen XXXI. BBK Sariketearen bigarren kanporaketea Bermeoko Eleizalde Ikastolan jokatu da: Txori kantari taldeak eta Azkena pentseuk jokatu dabe kanporaketea, eta lehenengo taldea sailkatu da zemendiaren 20an izango dan Getxoko finalaurrekora.
Honako honeek izan dira bertsolariak:
- Txori kantari: Malen Bilbao Basterra, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta Aiala Irurtia Montero.
- Azkena pentseu: Iradi Barrenetxea Akesolo, Eider Fernandez Aranburu eta Luberi Irurtia Montero.
Saioko aurkezlea Idoia Anzorandia Kareaga izan da eta epaimahaikideak Ander Elortegi Garatea, Etxahun Lekue Etxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido izan dira. Idazkari lanetan, Maria Ortega Zubiate ibili da.
BBK Sariketako hurrengo kanporaketea datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan goizeko 10:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!