William-Adolphe Bouguereau-ren 'Botoa Sainte-Anne d’Aurayn' obrea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2023-11-08 13:38   Kulturea

Bilboko Arte Ederren Museoak, William-Adolphe Bouguereau (Arroxela, Frantzia, 1825-1905) egilearen obrea aurkeztu dau, aurtengo urtarrilean Begoña Maria Azkue andrearen (Bilbo, 1944-2023) legaduari esker eskuratu ostean.

Orain gitxi, Arte Ederren Bilboko Museoak Begoña Maria Azkueren legatua jaso eban, artelanak erosteko erabiltea hitzartuta. 1908an sortu zanetik museoaren bildumak hornidu eta haren nortasun-ezaugarri argienetako bat sendotu daben dohaintzen eta legatuen segida historikoari gehituz. Halanda ze, gaur egun, obren % 60 baino gehiago holan eskuratutakoa da, kasu horretan bezela partikularrek helarazota, edo instituzinoek edo korporazinoek.

Botoa Sainte-Anne d’Aurayn (c. 1870) lanak, kalidade ukatuezinaz gan, baditu beste interesgune batzuk, izen be, XIX. mendeko pintura frantsesaren adierazle onenetako bat da, nahiz eta margolari garaikide abangoardisten estimazino gitxi izan. Haren teknika zainduak eta nahita lortutako hunkiberatasunak, kritikearen eta publikoaren autortzea jaso eben, baita arrakasta komertzial handia be Frantzian eta AEBn.

Aurkezpenean, Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, geure inguruko museo gehienetan ohikoa dan figura bat gogoratu eta balioetsi nahi izan dau, Arte Ederren Bilboko Museoaren kasuan, orain 40 urte baino gehiago sortutako programea da, gizarteari museoaren bizitzan parte-hartze aktiboagoa eta zuzenagoa izateko bideak eskaintzeko. Gaur aurkezten dogun obrea, inplikazino personal horren adibidea da. Begoña Azkuek, museoaren lagunak, dohaintza baten bidez, artea eskuratzeko eta gizartearen esku jarteko gaitasuna eskaini deutso museoari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu