Haria euskal gazte alkarteak jaso eban bart Argia Ereiten Saria

Bizkaie! 2023-11-08 12:18   Euskerea berbagai

Saritzen doguna da globalizazinoaren horman arrakala txiki bat egitea

Ibon Garagarza artista getxotarrak egindako eskulturea jaso eben gazteek. Getxoko Udaleko alkate Amaia Aguirre alkateak alkartea zoriondu ondoren, euskerearen erabilereari jagokozan hainbat datu aitatu zituen, hain zuzen be, Getxon euskeraz dakien baina erabilteko ohiturarik edota aukerarik ez dauen gizartea dago. Amaia Aguirreren eretxiz, saritzen doguna da globalizazinoaren horman arrakala txiki bat egitea, alaitasunaren eta musikearen laguntzaz, gazte kuadrilla bat zirrikituak zabaltzen dabilena globalizazinoaren horma sendoan. Ondo pasetan dabe euskeraz eta hori da balorean jarri nahi doguna. Aurtengo Euskera Saria izan daitela lotzen gaituen hari guztien alde, batzen gaituen gure hizkuntza honen alde.

Haria taldeko kideek saria jasoterakoan, eskerrak emon eta gogoratu eben pandemia garaian hasi zirala eskualdean zehar udaleku ibiltariak egiten eta hiru urteren buruan zenbatzen ez dakiten kilometro kopurura heldu dirala: Eta hau guztia euskeraz egiten dogu badakigulako hori dala modurik onena gure herrian eta gure artean euskerea sustatzeko, egiten gozetan dogun hori euskeraz egin ahal izatea, adierazo eben saria hartzera urten eben hiru gaztetxoek (Irati Rozas, Libe Mier eta Oihan Gorbea gazteek):

100 bat lagun hurreratu ziran bart Euskerearen jaian gazteakaz izateko, giro eder eta hunkigarriagaz, bertsoek eta musikeak animauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu