Bilbo, Santander eta Logroñoko liburu-denda eta argitaletxeek esperientziak partekatuko ditue

Bizkaie! 2023-11-08 10:16   Kulturea

Bertatik Bertara jardunaldi profesionalaren barruan izango da, Cuéntalo Jaialdiaren esparruan.

Cuéntalo Festival. | Ikusi handiago | Argazki originala

Logroñoko Cuéntalo Narrazinoen Jaialdian, zemendiaren 15ean, Bertatik bertara jardunaldi profesionala egingo da, Santander, Bilbo eta Logroñoko liburu-denda eta argitaletxeegaz, esperientziak eta proiektuak partekatzeko.

Bertatik bertara ekimenaren helburua da hiru urietako profesionalek, enpresek edo bestelako erakundeek alkarregaz lan egin deien. Bilboko eta Logroñoko udaleko kultura sailek eta Santander Creativa Fundazinoak (Santander) sustatzen dabe ekimena.

Jardunaldi profesionala 9:30ean hasiko da, eta esperientzia ugari, kasu arrakastatsu eta proiektu aurkeztuko dira, argitalpen-sektoreekaz lotuta. Eguerdian, Jorge Carrión narrazino esploratzaile, idazle eta kultur kritikariak saio bat egingo dau topaketearen ondorioak partekatzeko. Arratsaldean, parte-hartzaileek Castroviejo, Cerezo, Semilla Negra eta Santos Ochoa liburu-dendak bisitauko ditue.

2023ko jaialdiaren edizinoan, Errioxako uriburuan, honako honeek izango dira parte-hartzaile: Carmen Alquegui (Liburu-denda eta La Vorágine argitaletxea, Santander); Javier Fernández Rubio (El Desvelo Ediciones, Santander); Paz Gil (Librería Gil, Santander); Francisco Gómez Nadal (FELISA, Santander); Iván de la Nuez (Gutun Zuria, Bilbo); María Mur (Consonni, Bilbo); Fernando Tarancón (Astiberri, Bilbo); Javier Cámara (Cámara liburu-denda, Bilbo); Javier Nevado (Librería Anti, Bilbo); César Sánchez (Fulgencio Pimentel, Logroño); Javier Sádaba (Librería Cerezo, Logroño); Julián Lacalle (Pepitas de Calabaza, Logroño); eta Gema Ruiz de la Torre (Santos Ochoa liburu-dendak, Logroño).

Jorge Carrión

Jorge Carriónek Bartzelonako UPF-BSMren Literatura Sorkuntzako Masterra zuzentzen dau, eta distopiei, fikzinozko serieei edo bidaiei buruz idazten dau bere lanetan, esaterako, Teleshakespeare, Membrana, Todos los museos son novelas de ciencia ficción edo Los campos electromagnéticos, adimen artifizialagaz idatzia. Ecos eta Solaris podcasten egilea eta narratzailea be bada; azken horrek Podcast Esperimental Onenaren Ondas saria eskuratu eban 2022an.

Programazinoa

- 9:00 - 9:30. Harrerea parte-hartzaileei.

- 9:30 - 10:00. Inaugurazino ofiziala.

- 10:00 - 11:00.

- 11:00 - 11:30. Atsedena-kafea.

- 11:30 - 12:30.

  •     Javier Cámara (Cámara liburu-denda, Bilbo).
  •     Paz Gil (Gil liburu-denda, Santander).
  •     César Sánchez (Fulgencio Pimentel, Logroño).
  •     María Mur (Consonni, Bilbo).
  •     Fernando Tarancón (Astiberri, Bilbo).
  •     Francisco Gómez Nadal (FELISA, Santander).
  •     Gema Ruiz de la Torre (Santos Ochoa liburu-dendak, Logroño).

- 12:30 - 13:30. Ondorioak eta amaierea Jorge Carriónen eskutik.

- 17:00 - 19:00. Bisitaldiak Logroñoko liburu-dendetara: Castroviejo, Cerezo, Semilla Negra eta Santos Ochoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu