Berrizen jokatuko da lehen finalaurrekoa
2023-11-08 08:40 BertsolaritzeaZemendiaren 11n jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak finalaurrekoen faseari ekingo deutso, izan be, zapatuan, jokatuko da lehenengoa, Berrizko Olakueta frontoian, arratsaldeko 17:00etan. Ondoko bertsolariek kantauko dabe:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.
- Eneko Abasolo Txabarri Abarkas.
- Gorka Pagonabarraga Agorria.
- Iruri Altzerreka Martinez.
- Koldo Gezuraga Seijido.
- Xabat Galletebeitia Abaroa.
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Saioan gai-jartzaile lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea ibiliko da. Epaile, ostera, ondokoak izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.
Erosi sarrerak hemen.
Saioaren egunean sarrerarik balego, Olakueta frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!